Bi hitzaldi Darwinen Eguna ospatzeko  

Bidebarrieta Kulturguneak neandertalen inguruko azken aurkikuntzei eta izaki bizidunen sistema bisualaren bilakaerari buruzko bi hitzaldi hartuko ditu otsailaren 12an

Darwinen Eguna dela eta, Bidebarrieta Kulturguneak bi hitzaldi antolatu ditu otsailaren 12rako. Charles Darwin 1809. urteko otsailaren 12an jaio zen izakien eboluzioari buruzko bere teoriari esker XIX. mendeko zientzialaririk garrantzitsuenetako bat bilakatu zen.

Darwinen Egunaren 18. edizioa Bidebarrieta Kulturgunean ospatuko da, izaki bizidunen ikus-sistemari eta neandertalekin lotutako aurkikuntza berriei buruzko bi hitzaldirekin.

Hitzaldiak

Conchi Lillo Delgadok, biologoa eta Neurozientzietan doktorea eta Salamancako Unibertsitateko irakaslea denak, “Una mirada a la evolución” izeneko hitzaldia emango du. Bertan, izaki bizidunen ikus-sistemaren funtzionamendua aztertuko du, ornodunetatik hasi eta ornogabeetaraino, eta formak, koloreak eta sakontasuna hautemateko gaitasunak espezieei bizirik irauteko eta defendatzeko abantaila ebolutiboak eman dizkiela nabarmenduko du.

Bigarren hitzaldian, Asier Gómez Olivencia doktore eta paleontologoak “¿Qué tal, neandertal? Nuevos datos sobre un viejo conocido” hitzaldia eskainiko du. Bertan, Gómez Olivenciak neandertalekin lotutako azken aurkikuntzak jorratuko ditu, teknologia berrien aplikazioari eta aztarnategi klasikoen berrikuspenari esker lortutako aurrerapenak nabarmenduz.

150 urteko azterketaren ondoren neandertalei buruzko ezagutza berririk lor daitekeen eta ikuspenak izaki bizidunen eboluzioan nola eragin duen jakiteko galderak izango dira, besteak beste, jardunaldian zehar planteatutako gaietako batzuk.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatuta, hitzaldiak Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango dira, 18:30ean. Sarrera doakoa eta librea da edukiera bete arte. Ekitaldia jarraitu nahi dutenek Bidebarrietaren  YouTube kanalaren bidez egin ahal izango dute.