Eskubide sexualak ere eskubide unibertsalak dira

Sexualitatea edozein gizakiren izaeraren ezaugarri bat da. Horren garapena, oinarrizko beharren (kontaktua, plazera, amodioa…) gogobetetze mailaren araberakoa izango da. Eskubide sexualak askatasunean, duintasunean eta berdintasunean oinarritzen diren eskubide unibertsalak dira. Sexualitate osasuntsu baten garapena bermatzeko, ondoko eskubide hauek errespetatu eta sustatu beharko lirateke:
Askatasun sexuala: norbanakoen sexu-ahalera osoaren aukera bermatu behar da, inolako hertsadura, esplotazio edo abusurik gabe.
Segurtasun sexuala: Sexualitatearen inguruko erabakiak era autonomoan hartzeko eskubidea.
Pribatutasuna: sexu jarrerak intimitatearen esparruan gauzatzen dira.
Berdintasuna: sexu, genero edota sexu-jarreraren araberako diskriminaziorik ez da eman behar.
Plazer sexualerako eskubidea: plazer sexuala ongizate fisiko, intelektual eta espiritualaren iturri da.
Sexu espresio emozionala: sexualitatea espresio emozionalen (maitasuna, amodioa…) bidez espresatzeko eskubidea.
Sexu elkarketarako eskubidea: Bakoitzak nahi duen sexu elkarketa egin ahal du: ezkontza, ezkontzarik ez…
Ugalketa erabakiak: seme-alabak izateko erabakia hartzeko eskubidea, hauen kopurua eta haurdunaldi bakoitzaren artean pasa behar den denbora.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.