Orain 20 urte baino gehiago egin zuten estreinakoz Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia Lekeition. Euskadin antolatzen den mota horretako ekitaldirik garrantzitsuena izateaz gainera, Europa mailan ere ospe handia du. Urtero, munduko txoko desberdinetatik etorritako konpainiek ikuskizun berrienak eskaintzen dituzte Lekeitioko kaleetan, itsasoa lekuko dutela.