Irakurtzeari utzi diogu?

Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleek Euskadiko irakurketa mailaz eztabaidatuko dute Bidebarrieta Kulturgunean “Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean” zikloaren barruan

Bueltan da “Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean” zikloa. Datorren urtarrilaren 16an, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleek Euskadin gaur egun dauden irakurketa-indizeei buruz hitz egingo dute. ‘Irakurtzeari utzi diogu?’ izenburua duen saioa euskaraz izango da eta Juanra Madariagak moderatuko du.

Kontrakoa pentsa badaiteke ere, azken urteetan irakurketa-mailak goranzko joera azaldu du gure artean. Gonbidatuek liburuei, eleberriei, komikiei eta abarri buruzko interesei buruz hitz egingo dute.

Parte-hartzaileak

Miren Billelabeitia (Mungia, 1960). Euskal Filologian lizentziatua, gazteen artean irakurketaren eta literaturaren kultura sustatzeko hainbat jarduera burutu ditu. Bere argitalpenen artean “Euskal literaturaren historia” (2003), “Lauaxeta. Oihartxunak”(2008) eta “Aitita-amamen guda zibila” (Erein, 2019). Euskarazko Saiakera Literaturako Euskadi Saria jaso du “Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz” (Pamiela, 2022) lanagatik.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Euskal Filologian lizentziatua, Zubizarreta haur eta gazte literaturako egile gisa nabarmentzen da, bere lan bakoitzean hainbat genero landuz, hala nola migrazioa, kultur aniztasuna, familia eta umorea, besteak beste. 1991n argitaratu zuen lehen liburua, “Ametsetako mutila” (Elkar, 1991), eta harrezkero hainbat sari jaso ditu, hala nola Euskadi Literatura Saria euskarazko haur eta gazte literaturari dagokionez, “Gizon izandako mutila” (Anaya, 2000) lanarengatik, edo Ala Delta Haur Literaturako XXIX. Saria, “¡Corre, Kuru, corre!” lanarengatik. (Edelvives, 2018).