Egutegia berriztatu

Zein da urte berrirako zure asmoak betetzeko sekretua? Tira, “ezer balio ez duten promesak” esango nuke nik!! Egindako promesak betetzen ez dituen % 90ko horietako bat zara zu? Egunak pasa, eta 365 egun ondoren, ez dira inoiz betetzera heltzen. Beraz, onena, arrangurak alde batera uztea da!! Eta behingoz, ahaz ezazu errua eta zure buruarekin zintzo izan.

Berria ez dator egutegia berriztatzeagatik, jarrera aldaketagatik baizik. Zenbat aldiz esan digute 21 egun behar direla #ohitura bat aldatu ahal izateko? Sarritan, erreportari ausart batekin bizi izan ditugu. Berak zioenez, “arazoak ulertzeko, askotan larru-arras bizi behar dira”; eta “kontatzea edo bizitzea ez direnez gauza bera…”, 21 egun ematen zituen bere horretan. Zenbakia ez dakigu zehatza den, ikerketen arabera 21, 40 edo 66 egun behar direlako; baina ukatu ezin duguna da, konpromisoa eta iraunkortasuna behar direla!! Urtero, urteberriko #dieta-k saihestu nahi badituzu, egunak eman beharko dituzu zure horretan: ohitura osasungarriak zureak eginez.

Zenbat kilo irabazi dituzu egun hauetan: bi kilo, baita hiru ere!! Ez dezazun bota erru guztia Eguberriari, jada kilito batzuk soberan zenituen udaratik eta!! Baina arazo handia dugu, beti gerorako uzten dugula: hasieran gramo batzuk direnak, edota zorioneko txitxiak… gehiegizko pisu-arazo bihurtzen dira azkenean. Eta ez dugu hasteko unea inoiz aurkitzen: erregeak eta erroska, sagardotegien sasoia, danborradaren gehiegikeriak, kalderero eta inauteriak… gure festa agenda ez da inoiz bukatzen. Konponbidea ez da seinalatutako datetan gozatzeari uztea, baizik eta haietan soilik neurria gainditzea!!

Soingainekoa ahaz ezazu “detox” dietak Eguberrien ondoren. Oso akats ohikoa da, egun horietan egindako gehiegikeriak konpentsatzen saiatzea: 15 egun daramanez uneoro janez, eta loreontzietako ura eta guzti edan dudanez; orain erradikalki jan eta edateari utziko diot. Zure Pilates-gelako lagunak, edo klaseko lagunminak aholkutatutakoa ez du egoki denik esan nahi… #Berreskuratu zure ordutegi “erregularrak”: 09:00-ak baino lehen gosaldu; 15:00-ak baino lehen bazkaldu; eta egunero 7-8 ordu lo egin. Ohiko edari bezala urari berriz ekin eta ahaztu itzazu freskagarriak eta alkohola (behintzat, zenbait egunetarako). Sasoiko fruitu eta barazkiak gehitu otorduetan; afariak arindu; mokaduak hartzen saihestu; eta haragi gutxiago jan. Eta soingaineko, agur esaiozu azukreari: gure garuna gozozalea da, eta geroagoko egunetan gozokiak eskatzen saiatuko da. Seguruaski, aholku hauek zure osasunari berriz ekiten lagunduko dizute, baina garrantzitsuena zera da: has zaitez era kontzientean jaten. Esana da erraza, eta egina garratza ;D

[Nerea Segura]

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.