Gazte europarrak eta solidarioak

Europar Batasunak Europako Elkartasun Kidegoa sortu du. Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, elkartasunaren kontzeptua Europar Batasunaren oinarrizko baloreetako bat bezala sustatzea eta, bestetik, gazteei beste herrialde batean jarduera sozial bat egiteko aukera eskaintzea.

Programak, funtsean, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei EBeko beste herrialde batean boluntariotza-bat egiteko aukera eskaintzen die. Hala ere, ekimena boluntariotza eskaintza bat baino zerbait gehiago da eta horrela, aipatu eskaintzaz gain, praktika- programak, gizarte esparruan lan-eskaintzak eta tokiko esparruan ekimen propio bat garatzeko aukera ere eskaintzen du.

Europako Elkartasun Kidegoa lagundu, ikasi eta hazi nahi duten gazteei esperientzia estimulatzaile eta aberasgarri bat eskaintzen die. Europako Elkartasun Kidegoaren ekimen batean parte hartzea abantaila izango da lan bila dabiltzan gazteentzat edota unibertsitate-ikasketak egin nahi dituztenentzat. Gainera, horrelako proiektu batean parte hartu ondoren ziurtagiri bat lortzeko aukera ere izango duzu.

Izen-emate prozesu samur baten ondoren, parte-hartzaileek proiektu sorta batean sartzeko hautatuak izan daitezke. Europako Elkartasun Kidegoaren barruan garatzen diren proiektuak horiek aurrera eramateko bermeak ematen dituzten erakundeen eskutik garatuko dira.

Nolakoa da Europako Elkartasun Kidegoaren funtzionamendua?

Europako Elkartasun Kidegoa elkartasun-proiektuetan parte hartzeko interesa azaldu eta Europako Elkartasun Kidegoa helburu eta oinarriekin bat egiten duten gazteen erreserba bat da.

Izena ematerakoan, hautagaien datuak Europako Elkartasun Kidegoaren sisteman gordetzen dira. Elkartasun-proiektuak garatzen dituzten erakundeek datu horiek dauden datu-basera jo dezakete behar dituzten hautagaiak bilatzeko.

Europako Elkartasun Kidegoan izena emateko, gutxienez, 17 urte izan behar dira, baina ezin izango da proiekturen batean parte hartu 18 urte bete arte. Era berean, ezin izango da Europako Elkartasun Kidegoaren barruan garatutako elkartasun-ekimen batean parte hartu 31 urte bete ondoren.

Zein nolako lanak egin daitezke Europako Elkartasun Kidegoaren barruan?

Jarraian, Europako Elkartasun Kidegoaren barruan eskatu ahal dizkizuten zenbait lan zerrendatzen dira:

  • Lurrikara baten ondorioz suntsitu den ikastetxe edo gizarte-zentro baten berreraikuntzan lagundu.
  • Iritsi berri diren asilo-eskatzaileei laguntza eskaini.
  • Baso bat eskokatu suteak ekiditeko.
  • Desgaitasunen bat edo behar bereziren bat duten pertsonekin edo populazio minoritarioekin gizarte-zentroetan lan egin.
  • Bizitza-eredu osasuntsuen eta zahartze aktiboaren sustapena.
  • Eskola-uztearen kontrako, oinarrizko gaitasunen sustapenerako edo hizkuntzen ikaskuntzarako proiektuak.
  • Lan-munduan txertatzeko eta ekintzailetzaren sustapenerako proiektuak.
  • Sormena eta kultura.
  • Kirola. Kirol jardueretan inklusioa, aukera berdintasuna eta parte-hartzea hobetu; oinarrizko kirola sustatu.

Ez duzu hondamendi baten ondoren egiten den berehalako erantzunean parte hartu behar. Kasu horretan, horrelako testuinguru arriskutsuetan esperientzia duten pertsonek soilik parte har dezakete.

Zein nolako konpromisoa hartzen dut Europako Elkartasun Kidegoan izena ematen dudanean?

Europako Elkartasun Kidegoan izena ematen duzunean, bertako helburuak eta oinarriak onartzen eta defendatzen dituzula baieztatzea eskatuko zaizu.

Izen-emate prozesuan zure datu pertsonalak eskatuko dizkizute eta, aldi berean, zein nolako proiektuak interesatzen zaizkizun eta Europako Elkartasun Kidegoaren barruan diren proiektuei zein nolako ezagutza eta esperientzia eskaini ahal diezun zehaztu beharko duzu. Jarraian, profil zehaztuago bat osatu beharko duzu. Bertan azaldutakoa edozein momentutan eguneratzeko aukera izango duzu. Horretarako, nahikoa da zure kontuarekin saioa hastea eta zure profila editatzeko aukera izango duzu.

Ekimen horretan bakarrik Europako Batzordeak onartutako erakundeek hartzen dute parte. Erakunde horiek zure datuak ikusteko aukera izango dute euren proiektuetarako boluntarioen bila badabiltza. Erakunderen bat zurekin harremanetan jartzen bada proiektu batean parte hartzeko eskainiz, ez duzu zertan onartu behar: zure esku dago parte hartu nahi duzun ala ez erabakitzea

Boluntariotza-jarduerak eta jarduera okupazionalak

Europako Elkartasun Kidegoak bi alderdi osagarri ditu: boluntariotza-jarduerak eta jarduera okupazionalak.

Boluntariotzaren alderdiak aukera ematen die gazteei beste herrialde batean boluntariotza-zerbitzu bat egiteko, normalean, egun osoz bi eta hamabi hilabeteko epe baten barruan. Erasmus+ barruan den Europar Boluntariotza Zerbitzuan eta Europar Batasunaren beste zenbait finantzaketa-programatan oinarritzen da.

Alderdi okupazionalak, berriz, lan, praktika edo ikaskuntza aukera bat ematen die gazteei, betiere, gai sozialen inguruan motibazio berezia duten gazteak behar dituzten eta elkartasunarekin harremana duten jarduera esparruetan. Alderdi hau gero eta garrantzitsuagoa da eta esparru horretan lan egiten duten erakunde publiko, GKE eta enpresen bidez garatzen ari da.

Proiektu bakoitzak ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak behar ditu. Horrela, Europako Solidaritate Gorputzean parte-hartzaileak onartzerakoan erakundeek boluntarioen, langileen, ikastunen eta bekadunen artean aukeratu ahal izango dute.

Boluntarioek ez dute inolako ordainsaririk jasoko, baina bai bestelako laguntzak: joan-etorriko bidaia-gastuak, ostatua, mantenua, mediku-asegurua eta diru-kopuru txiki bat bertan izan daitezkeen zenbait kostu ordaintzeko.

Langileen kasuan, proiektu horren barruan kontratatzen diren gazteek lan-kontratua izango dute eta proiektua garatzen den herrialdean indarrean den legeak ezarritakoaren arabera kobratuko dute. Printzipioz, langile gazte bakoitzak bere ostatu- eta mantenu-gastuei aurre egin beharko die ematen zaien soldatarekin. Langileak diren heinean, bertako legedia jarraitu beharko dute.

Ikastunen eta bekadunen kasuan, gazteek lan-kontratua izango dute eta, gainera, printzipioz, dieta bat ere kobratuko dute.

Izena eman

Europako Elkartasun Kidegoan izena emateko EU login plataforman alta eman beharko duzu eta, ondoren, Placement Administration and Support System (PASS)en erregistratu. Azken horretan zure interesekoak diren proiektuak aurkitu ahal izango dituzu. Gainera, proiektu horietan izena emateko aukera ere izango duzu, bertan erregistratzen baitira boluntarioak bilatzen dituzten erakundeak.

Ahalik eta aukera gehien izateko, gomendagarria da hautagai proaktiboa izatea eta boluntarioak bilatzen dituzten erakundeekin zuzenean harremanetan jartzea.

Lan-eskaintzak aurkitzeko beste aukera bat EURES atarira jotzea da. Bertan bada, “enplegu eskatzaileak” atalaren barruan “Lana aurkitu” izeneko erlaitz bat. Horren barruan, “Elkartasun ingurunea” kategoriaren barruan “Gizarte-lana” aukeratu. Erabili eskura dituzun iragazkiak bilaketa egiteko.

Lan-eskaintza interesgarri bat aurkitzen baduzu, Europar Batasunaren barruan Europako Elkartasun Kidegoak garatzen dituen jardueren alderdi praktikoetan laguntzen duten bi europar partzuergoetako batekin harremanetan jar zaitezke. Azaldu interesgarri dituzun lanpostuak eta nabarmendu postu horretarako dituzun gaitasunak. Ez ahaztu atzerrira joateko prest zaudela aipatzea.

Kontuan izan aipatu partzuergoek Europar Batasuneko beste herrialderen batean enplegu bat lortzeko interesa duten pertsonei bakarrik lagun diezaieketela. Zure burua aurkezten duzunean azaldu horrelako proiektu batean zein nolako ekarpena egin ahal duzun. Ez ahaztu zure curriculuma eta Europako Elkartasun Kidegoaren izen-emate zenbakia ere aurkeztu beharko dituzula.

Europako Elkartasun Kidegoaren oinarriak

Europako Elkartasun Kidegoan parte hartzen dutenek ideiak, uste sendoak eta itxaropenak izan behar dituzte. Erakunde parte-hartzaileek denbora, energia eta baliabide asko ematen dute euren jarduerak kalitatezkoak izan daitezen eta horregatik hautagaien maila altua izatea ere espero dute.

Europako Elkartasun Kidegoan izena eman nahi duten gazteek oinarri sorta bat jarraitzeko konpromisoa hartu beharko dute. Horien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Elkartasunaren, giza-duintasunaren eta giza eskubideen inguruko baloreak. Gizarte duin eta zuzen baten aldekoak dira non aniztasuna, diskriminazio eza, tolerantzia, justizia eta berdintasuna nagusi diren.
  • Pertsonen arteko elkartasuna sustatzeko lan egingo dute, norberaren kultura eta ohiturak errespetatuz, eta ardura partekatuak eta elkarren arteko laguntza dituen komunitate bat eraiki nahi dute.
  • Gizartean lagundu eta elkartasuna, lankidetza eta elkarren arteko ulermena frogatu.
  • Besteei edo norberari kalterik ez egin.
  • Arauak, antolaketa-egitura eta harrera-erakundearen ohiturak errespetatu. Era berean, harrera-herrialdean indarrean den legedia errespetatu beharko dute.

Informazio hau ASOCIACIÓN CULTURAL 9 DE MAYO KULTUR ELKARTEAk eskaintzen du