Gazteria arloko unibertsitate-ikasketa amaierako lan onenen lehiaketa

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 1.500 eurorekin sarituko ditu gazteriaren arloan egiten diren Gradu Amaierako eta Master Amaierako lan onenak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Nafarroako gazteriaren arloan unibertsitate-ikasketen amaierako lan onenen sarien hirugarren edizioa aurkeztu du. Aipatu sarien xedea da gazteriaren arloko ikerketak eta azterketak sustatzea. Hortaz, irabazle suertatzen diren Gradu Amaierako Lanaren eta Master Amaierako Lanaren egileek 1.500 euro irabaziko dituzte. Lehiaketan bakarrik parte hartu ahal izango dute gazteriaren arloa jorratzen duten lanek, humanitateen ezagutzaren eta gizarte zientzien ezagutzaren esparruan, soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, zuzenbidea, gizarte-lana edo komunikazioa bezalako gaiak barne hartuz.

Parte-hartzeko baldintzak

Hirugarren edizio honetarako proposamenak aurkezteko epea datorren urriaren 1ean amaituko da. Lanak Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoaren bidez, NGIren egoitzan edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegotan aurkez daitezke. Informazio guztia nahiz hautagaitzak aurkezteko inprimakia, eskura jarriko dira NGIko webgunean edo navarra.es atariko tramiteen katalogoko deialdiaren fitxan.

Lehiaketan parte nahi duten gazteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 30 urtetik beherako adina izatea, Nafarroako Foru Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, Europako Gazte Txartelaren titularra izatea eta GAL edo MAL 2021/2022 edo 2022/2023 ikasturteetan aurkeztu edo defendatu izana.

Bestalde, sarietarako izangai izatera heltzeko, aurkezten diren lanek, gutxienez, 8 puntuko nota lortu behar izango dute. Lanak Foru Komunitateko jatorrizko hizkuntzetako batean idatzita egon daitezke. 

Ebaluazio-irizpideak 

Epaimahaiak bi lan irabazle hautatuko ditu, bat Gradu Amaierako Lan onenaren atalerako eta bestea Master Amaierako Lan onenaren atalerako. Kasu bietan irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dute.

Aipatu bi sari horiez gain, atal bakoitzeko 500 euroko accesit bat emango da.

Lan irabazleak hautatzeko epaimahaiak aurkeztutako lanen kalitate teknikoa (zertan oinarritua dago, koherentzia, gardentasuna, erabilitako metodologia eta proiektuari dagokion balorazio pertsonala), arlo aztergaiaren garrantzia, bere bideragarritasuna, originaltasuna eta berrikuntza eta ondorioen hala nola gomendioen kalitatea bezalako irizpideak kontuan hartuko dira. Era berean, 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategiarekiko hala nola 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekiko bere lotura baloratuko dira.