Ikastaro eskaintza zabala Iruñeko Gaztediaren Etxean

Udaberri honetarako 30 ikastaro eta informatikako 13 tailer programatu dira

Iruñeko Gaztediaren Etxeak apirila eta ekaina bitartean antolatuko dituen ikastaro eta tailerretan izena emateko epea zabaldu du. Lehen txanda batean, Iruñean bizi edo ikasten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek eman ahal izango dute izena. Ondoren, martxoaren 13an, beste udalerrietako gazteek eta 31 eta 35 urte bitarteko iruindarrek izena eman ahal izango dute.

Izena emateko nahikoa da NANa aurkeztea Gaztediaren Etxean eta, beharrezkoa den kasuetan, ikastaroari dagokion tasa ordaintzea. Guztira 828 plaza eskainiko dira eta izena emateko epea datorren martxoaren 31an amaituko da.

Ikastaroak

Programatuta dauden ikastaroak lau multzotan banatuta daude: kultura eta garapen profesionala; estetika eta ongizatea; kirol jarduerak; eta dantza eta espresioa. Ikastaroen prezioa 10,80 eta 45,60 euro bitartekoa izango da, irakatsiko diren ordu kopuruaren arabera eta izena ematen duten pertsonen adinaren arabera. 14 eta 17 urte bitarteko gazteek prezio murriztua dute.

Aipatu ikastaro multzo horiez gain, informatikako doako zenbait tailer ere eskainiko dira.

Berritasun gisa, hiruhileko honetan Box Fitness delako kirol-jarduera eskainiko da, intentsitate handiko entrenamendua, boxeoa eta aerobica nahasteko modutzat har daitekeena.

Eta ohi bezala, sukaldaritza-ikastaroa ere eskainiko da, kasu honetan, udaberriko produktu fresko eta osasungarriak ardatz izango dituena.

Eskaintzaren barruan, ‘Sortu, ekoitzi eta grabatu zure lehen abestiak’ ikastaroa era aurkitzen da. Ikastaroa zortzi saio teoriko-praktikok osatzen dute eta ikasleek, Ableton Live softwarea erabiliz, musika-ekoizpenerako beharrezkoak diren oinarrizko tresnak eta teknikak menperatzeko ezagutza bereganatuko du.

Programazioaren barruan emozioak kudeatzeko eta gizarte-trebetasunak indartzeko ikastaroak ere eskainiko dira. Gizarte-trebetasunen ikastaroak, adibidez, asertzio-komunikazioan eta komunikazio enpatikoan, pertsonen arteko harremanetan eta harreman positiboetan edo arazoen eta gatazken erabileran jarriko du arreta.

Informatikako doako tailerrak

Informatikako doako tailerretan bi berritasun esanguratsu daude. Alde batetik, ‘Oinarrizko programazioa Phytonekin’ ikastaroa eskainiko da. Programatzen hasteko ezin hobea den hizkuntza hori erabiliz programatzen ikasiko dute parte-hartzaileek.

Bestalde, 3D inpresioa ardatz izango duen ikastaroan gazteek modeloak diseinatzen ikasiko dute eta ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera ere izango dute.