Estatu Batuetako National Library of Medicinek argitaratu duen ikerlan batek agerian utzi duenez, gero eta ohikoagoa omen da eiakulaziorik gabeko harremanak izatea. Ikerlan horren arabera, 2021. urtean ‘esperma atxikitzea’ terminoak 1,2 bilioi inpresio izan zituen TikToken, eta Instagramen gai horrekin zerikusia duten milioi bat argitalpen baino gehiago izan ziren.
Sexologoek azaldu dutenez, esperma atxikitzeak, hots, eiakulaziorik gabeko koitoa izateak, gizonaren testosterona-maila igotzea ahalbidetzen du eta, horrekin batera, bere osasun fisiko zein mentala hobetzea. Praktika hori defendatzen dutenek hainbat abantaila aipatzen dituzte, hala nola, antsietatea eta depresioa gutxitzea edo bizitasun gehiago ematea. Baina dena ez da arrosa kolorekoa. Zenbait adituk ohartarazi dutenez, “ez dago semen-erretentzioak eragindako antsietatearen edo autoestimuaren hobekuntza frogatzen duen ebidentzia zientifikorik”.
Onurak, bai. Arriskuak ere bai.
Adituen ustetan, esperma atxikitzea praktika gomendagarria izan daiteke gizon helduen kasuan. Adinarekin, gizonek berez sortzen duten testosterona, androsterona eta androstenediona bezalako hormonen mailak behera egiten du. Antza denez, esperma atxikitzeak maila horiek mantentzen lagun dezake.
Zenbait adituk ohartarazi dutenez, “ez dago semen-erretentzioak eragindako antsietatearen edo autoestimuaren hobekuntza frogatzen duen ebidentzia zientifikorik”.
Bikote egonkorraren testuinguruan sexu-gogobetetasuna hobetu nahi duten gizonentzat ere gomendatzen da, ingurune intimo eta fidagarrian egitea komeni diren zenbait teknika egitea baitakar.
The International Society for Sexual Medicine (ISSM) erakundeak azaldu duenez, oro har, praktika segurua da, betiere zakilerako odol-fluxua murrizten ez bada.