Krisialdian, hizki zopa

Krisia pil-pilean dago “bakailaoari buruz hitz egingo bagenu bezala”; baina zoritxarrez ez da hainbeste gure gustukoa, “piperminez josita prestatuta egongo balitz bezala”.

Krisiaz sukaldaritza-terminoetan hitz egitea, ez da kointzidentzia hutsa; zeren EUSTAT-ek (Euskal Estatistika Erakundea) dioenaren arabera, euskaldunen egoera ekonomikoak erosketetarako-organ eragin handia izan du: esaterako, azken urteotan marka zuriek edo generikoek gora egin dute, eta elikagai-ugaritasuna, berriz, gutxiagotu. Baina gaurkoan saiatuko naiz ahalik eta baikorren izaten eta alde onak aztertuko ditugu: adibidez, behi haragia eta ardoaren kontsumoa gutxitu dela (anekdota egokia neurririk ez dutenentzako).

Oso mamitsua den joko bat proposatuko dizuet ekonomia eta elikadura elkartuz: “Hizki-Zopa”, non krisialdia erraz gainditzeko bero jokatuko dugun.

Hasteko, denon artean egonkortasun-ituna egitea nahi dut: gure osasuna elikaduraren menpe dagoenez, argi eta garbi eduki bazkagai batzuk ezin direla falta eguneroko elikaduran. Hortaz, ezin dugu ogitarteko, pasta (tupper-etan eramaten den ohikoena), hanburgesa, patata-frijituak (merkeak eta platera betetzen dute) eta pizzetan oinarritu. Egoera berrira egokituz, etxeko sukaldeko aurrekontuetan murrizketak egin behar izan ditugu eta, ondorioz, ugaritasun defizitean erori gara. Ekiditeko sukaldean baliabide gehiago behar izango ditugu eta oinordetzaz dagokigun gastronomia-kultura berreskuratzen hasiak gara. Zein ondo zekiten gure aiton-amonek diru gutxirekin errezetei etekina ateratzen!!

Bestalde, elikagai manufakturatuen salmentetan atzerapena nabaritu da azken urteotan, hau da, elikagai freskoen erreskate momentua da. Eta bereiziki holako ekoizkinak erosterakoan, euskobonoetan harpidetu !!! Krisiaren kontrako ekintzarik onena, lekuko produktuei abonatzea da. Gertukoak eta denboraldikoak izanda: fidagarri, merke, ekologiko (desplazamenduen eza), zaporetsu eta elikagarriagoak izango dira janariak.
Eta korralitoa, zertan laguntzen gaitu? Osasun-prebentzio kanpaina asko egin dira, gizarteak haragi koipetsu gutxiago kontsumitu zezan. Baina emaitzak ez ziren itxarondakoak. Eta bat-batean “korralitoa” lortu du gizarte-laguntza onenik ematen: behiki-produktuak kontsumitzeko kopuruari mugak ezarriz (txuletoiak esaterako) eta hegazti okelarekin ordezkatuz. Jende askorengan berehalako efektua izango du ziurrenik.

Bukatzeko, ohartu al zarete zenbat elikagai bukatzen duten egunero zuen zaborretan? Bai gustuko ez ditugulako, bai usteldu direlako!!! Ezberdintzen al dituzue iraungitze-data eta lehentasunezko-kontsumoa? Primarekin arriskurik ez izateko, komenigarria da elikagaien soberakinak, edo normalean erabilerarik ematen ez diegun zatiak, aprobetxatzen ikastea; eta nola ez segurtasun arriskuak ekiditeko, etiketetan azaltzen diren terminoak ezagutzea. Lehenek data horretatik aurrera ez dira kontsumitu behar; baina bigarrengoek, behin data pasata nahiz eta ez dituzten aurkezten bere ezaugarri organoleptiko ohikoenak, ez dakarte arriskurik osasunerako… gogoan hartu !!!

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.