Sexting: sexurako moda berria

Sexu munduan hainbat hitz ‘berezi’ azaltzen ohi dira, eta honen adibide garbia ‘sexting’a dugu. Hau ‘sex’ eta ‘texting’ (sakeleko telefonoen bidez mezu idatziak bidali) terminoen baturatik eratorria da. Imagina dezakezuenez, sextinga eduki sexuala duen SMS bat bidaltzean oinarritzen da, bai idatzizkoa edota argazkien bidez. Adituek diotenez, oso praktika kitzikagarria da, sexu gura pizten duelako eta bikoteen bizitza sexualean aldaera bat suposatzen duelako.

Jatorria
Sextingak arrakasta handia du nerabeen artean, eta hainbat kasutan, arazo bat baino gehiago sortzen du. Arreta handiz egin beharreko praktika da, mezuak nahi ez den pertsonen eskuetan eror baitaitezke. Jolas antzera has daitekeena arazoa bilaka daiteke oso praktika ‘arriskutsua’ delako. Sarritan arrisku hau ez da nabaria, eta again, horregatik da hain arrakastatsua nerabeen artean. Era berean, hainbat pertsonaia famatuek praktika hau egiten dutela onartzeak ere bultzada handia eman dio. Sextingaren jatorria garbia ez bada ere, kasurik esanguratsuenak aktore eta abeslarien artean eman dira: Rihanna, Miley Cirus (Hanna Montana), Blake Lively (Gossip Girls)… Azken kasu ospetsu bat Tony Parker NBAko jokalari eta bere emazte Eva Longoriarena izan da. Antza denez Parkerek sextinga egiten zuen beste emakume batekin eta hori del aeta Longoria harremana hautsi zuen.

Oso arrikutsua
Teknologia berriekin ziurtasuna ez dago bermatuta eta testuak edota irudiak edozeinen eskuetan amai daitezke. Adin gutxiekoen kasuan, are gehiago, babes gutxiago baitute. Horrelako materiala ‘galdu’z gero, arazoak biderka daitezke: txantaiak, hertsapenak, jendarteratzea…Praktika honek duen arriskuaren adibiderik garbiena Paige Duke-n kasua dugu. Paigek, hemezortzi urte zituenean, argazki esplizitu batzuk bidali zizkion momentuan bere mutil laguna zenari. Sei urte beranduago, Paigek Miss lehiaketa bat irabazi zuen, baina orduan jada bere mutila ez zenak argazkiak interneten bidez zabaldu eta lehiaketa ezezik, lana ere galdu zuen Paige Dukek.