Titaniceko azken enigma argitzeke

Titaniceko azken misterioa argitzeke da. Loraine Allison neskatxa eta bere ama ontzian ziren hau hondoratu zenean baina bere gorpuak aurkitu ez ziren bakarrak dira. 1940an, Helen Kramer izeneko emakume bat bera Loraine Allison zela esanez azaldu zen, baina egin diren azken ADN frogek kontrakoa esaten dute.

Loraine Allison bi urte eskas zituen bere familiarekin batera Titanic ontzitzarrean ontziratu zenean. Titanic ondoratu eta gero, hildako guztien gorpuak berreskuratzea lortu zuten, bi izan ezik: Lorraine gaztetxoarena eta bere amarena, hain zuzen ere. Biak lehen klaseko bidaiariak ziren baina ez zen hauen arrastorik aurkitu eta agintariek hiltzat eman zituzten. Ordutik hona, Loraine Titaniceko neskatxa galdua ezizenarekin ezagutzen da.

Ia ahaztutzat zen misterioa 30 urte beranduagoa berpiztu zen, 1940an, Helen Kramer izeneko emakume bat bera Loraine Allison zela esanez azaldu zenean. Kramerrek familiaren zenbait xehetasun pribatu eman zituen eta askok bere teoria egiatzat jo zuten. Xehetasun hauen artean, adibidez, bere benetako aita Titanic diseinatu zuen Thomas Andrews zela adierazi zuen, eta ez une horretan beraiekin bidaiatzen zuen gizona.

Garai horretan ez zen ADN frogarik existitzen eta zaila egiten zen horrelako istorio bat frogatzea edo bertan behera uztea. Kontutan izan behar da, tartean, diru kopuru itzela ere bazegoela. Kramer-ek Allison familia aberatsaren kide izateko kanpaina bat jarri zuen martxan, baina arrakastarik gabe. 1992an hil zen emakumea bere helburua lortu gabe baina bere birbiloba den Debrina Woods-ek bere lanarekin jarraitu zuen Allison familiaren oinordeko izendatua izan zedin.

Berriki egin diren ADN frogek, ostera, Kramer eta Allison familiaren artean ez dela inolako lotura genetikorik adierazi dute. Honek Kramerren teoria bertan behera uzten du baina ez du galdera garrantzitsuena erantzuten: Zer gertatu zen Allison eta bere amarekin?

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.