200 euro gutxiago emakumea izateagatik

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, gizon eta emakume gazteen arteko soldata-arrakala 200 eurokoa da.

Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako azterketa baten arabera, Euskadiko gizon eta emakume gazteen soldaten arteko aldeak bere horretan dirau. Aipatu datuen arabera, 35 urtetik beherako soldatapeko emakumeek, batez beste, 1.299 euro garbi irabazten dituzte hilean; adin bereko gizonek, berriz, 1.498 euro. Emakume gazteen 200 euro gutxiago kobratzen dute.

Datuak 2022. urtekoak dira eta Euskadin den generoen arteko soldata-arrakalak joera etengabea duela erakusten dute. Azken hamarkadan aipatu arrakala 150 eta 250 euro bitartekoa izan da.

Gazteen batez besteko soldatek joera orokor antzekoa erakusten dute, bai gizonentzat, bai emakumeentzat, baina urte batzuetan aldaketa esanguratsuak ikusten dira. Adibidez, 2014an, eta aurreko urtearekin alderatuta, gizonen soldatak igo egin ziren, eta emakumeenak, berriz, jaitsi. Aitzitik, 2019an, gizonen soldatak murriztu egin ziren, eta emakumeenak, berriz, egonkor mantendu.