Adimen Artifizialarekin sortutako eduki pornografikoak izugarrizko arrakasta lortzen ari dira

Gero eta gehiago dira pertsona famatuen aurpegia erabiliz eduki erotikoak eta pornografikoak birsortzen dituzten edukiak

Denbora kontua zen. Albiste faltsuak (deepfake) edo eduki pornografikoak sortzeko irudiak manipulatzea ez da gauza berria, baina Adimen Artifizialak azken hilabeteetan izan duen garapen izugarriaren ondorioz horrelako edukiak nabarmen biderkatu dira. Azken ‘boom-a’ norbaiten aurpegia beste pertsona baten gorputzean gainjartzean datza, modu horretan eszena erotikoak edo pornografikoak simulatzeko.

Formula hori duela zenbait urte sortu zen, baina teknologia oraindik oso aurreratua ez zegoenez nahikoa erraza zen eduki faltsu baten aurrean ginela antzematea. Adimen Artifizialarekin, berriz, hori guztia aldatu da. Izan ere, teknologia horrek azken hilabeteetan izan duen garapenari esker nahikoa erraza da norbaiten aurpegia beste pertsona baten aurpegian gainjartzea oso modu errealistan. Interneten jada badira horrelako aldaketak egitea ahalbidetzen duten hainbat aplikazio.

Biktimak

Eduki erotiko eta pornografiko faltsuak sortzea eta zabaltzea oso arriskutsua izan daiteke biktimarentzat. Kasu honetan, gainera, espero zitekeen bezala, kasu gehienetan biktimak emakumeak dira. Izan ere, Estatu Batuetan horrelako bideoak erabiltzen hasi dira eroskeriak egiteko, biktimek nahiago baitute diru kopuru bat ordaintzea jendaurrean eduki horiek faltsuak direla azaltzea baino.

Sexua da Interneten den negoziorik handiena. Urtero 94.000 milioi euro inguru sortzen ditu eta Fenomeno berri hau helduentzako edukiak sarean errentagarri bihurtzeko modu berri bat da.

Esan bezala, sarean gero eta gehiago dira horrelako edukiak. Adibidez, Google-k Natalie Portman protagonista duten horrelako edukietarako 3,5 milioi emaitza ematen ditu eta Scarlet Johansson-en kasuan, 3,8 milioi erantzun. Azken honek jada amore eman du eta “adimen artifizialarekin sortutako eduki pornografikoen aurkako borroka jada galduta” dagoela dio.

Eta ez zaio arrazoirik falta, berez oso laxoak diren webgune horiek plataformetara igotzen den edukiari mugak jartzea baita irtenbide bakarra. Gainera, horrelako edukiak sortzen eta zabaltzen dituzten pertsonak munduko edozein lekutan izan daitezke. Horrek zaildu egiten du horien aurkako neurriak hartzea.