Gasteizek urrats garrantzitsua eman du herritarrak babestu ahal izan daitezen muturreko klima-fenomenoen aurrean, hala nola bero-boladen eta tenperatura oso altuen aurrean. Udalak barneko 25 klima-babeslekuk osatzen duten sare bat aktibatu du hainbat udal-ekipamendutan. Babesleku horiek muturreko klima-fenomeno egoeratan herritarrei babesa ematea dute helburu, bereziki pertsona zaurgarriei (haurtxoak, adineko pertsonak, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, baliabide ekonomiko urriko pertsonak…)
Klima-babeslekuak udal-ekipamenduetan sortu dira, hala nola, Aldabe, Ariznabarra, Landatxo, Salburua eta Zabalganako gizarte-etxeak eta Aranalde, Landazuri, San Andres eta Mendizorrotza. Horiez gain, San Martineko udal-bulego teknikoak, udal-artxiboa, Montehermoso kulturunea, Lakuako autobus-geltokia edo Erdi Aroko Erdiguneko enpresa-mintegia ere ekimen honen barruan sartu dira.
Gune seguruak
Babeslekuen helburua da espazio seguru eta eroso bat eskaintzea, Gasteizko biztanleek muturreko baldintza klimatikoetatik babesteko eta aterpetzeko aukera izan dezaten. Babesleku bakoitzak atseden hartzeko guneak, aulkiak edo bankuak ditu, eta ura eskainiko da lasaitasun bila joaten direnen ongizatea bermatzeko.
Udaletik azaldu direnez, etorkizunean babeslekuen sarea zabaldu ahal izango da. Zehazki, udalarenak ez diren beste 15 babesleku identifikatu dira.