Entseatzeko lokal profesionalak alokatzen dituzten Iruñeko musika talde eta bakarlariek Iruñeko Udalak martxan jarri dituen ‘entsegu-bonoak’ eskatu ahal izango dituzte. Laguntza horiek, gutxienez taldekideen bi heren 14 eta 30 urte bitartean dituzten taldeek eskatu ahal izango dituzte edo, gutxienez, taldekideen erdia Iruñean erroldatuta duten taldeek.
Talde bakoitzak gehienez jaso ahal izango duen laguntza 720 eurokoa izango da, hots, hilean 60 euro. Kopuru hori lokalaren alokairua ordaintzera bideratuko da. Alokairua hilabeteka alokatzen duten lokaletan edo ordukako alokairua ahalbidetzen duten lokaletan izan daiteke. Laguntzaren onuradunek lokala beste talderen batekin partekatuko balute, bakarri talde horri dagokion alokairuaren araberako laguntza emango da.
Eskaerak datorren urriaren 30era arte aurkez daitezke, baina atzeraeraginezko izaera izango dute ekainaren 30 baino lehen egiten diren horiek. Hau da, kasu horretan, urtarrilaren 1etik ordaindutako kopuruak ere diruz lagunduko dira.