Euskadik ikasgeletan egiten den mugikorraren erabilera arautuko du

Ikastetxeek neurriak hartu beharko dituzte eskola-jardunean telefono mugikorren eta erloju adimendunen erabilera mugatzeko

Orain arte, ikastetxe eta institutuetan sakelako telefonoen erabilera mugatzearen aurka azaldu bada era, Euskadik bat egingo du debeku horren alde egin duten beste autonomia erkidegoekin.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri duenez, hasi berria den urtea amaitu baino lehen, ikastetxe publiko zein pribatuek beren barne-araudietan teknologiaren erabilerari buruzko jarraibideak sartu beharko dituzte. Ikastetxeek autonomia dutenez, ikastetxe edo institutu bakoitzak bere araudi propioa erabakiko du.

Araudi orokorrik ez

Orain arte, euskal ikasgeletan ez da berariazko erregulazio orokorrik izan, baina “telefonoen erabilera murriztuta egon ohi da Lehen Hezkuntzan, non ikasleek eskolako ordenagailuekin eta tabletekin lan egiten duten.

Ikastetxeek ziberjazarpena edo telefono mugikorren eta erloju adimendunen bidezko abusu-egoerak prebenitzeko jarduketak aurreikusi beharko dituzte euren bizikidetza-planean

Bigarren Hezkuntzan ikasleei telefonoa eramaten uzten zaie, betiere motxilaren barruan uzten badute. Ikasgelan bakarrik jarduera zehatz batzuetarako erabiltzea baimentzen da, betiere, irakasleek gainbegiratuta. 

Hezkuntza Sailak gogoratu duenez, ikastetxeek urteak daramatzate ikasleak informazio eta komunikazio-teknologien erabilera seguruan hezten, baita teknologia horien erabilera arautu behar duten printzipio etikoetan ere, ziberbizikidetza posible izan dadin. 

Araudi berriaren baitan, ikastetxeek ziberjazarpena edo telefono mugikorren eta erloju adimendunen bidezko abusu-egoerak prebenitzeko jarduketak aurreikusi behar dituzte euren bizikidetza-planean.

Erregulazioa Lanbide Heziketara ere iritsiko da, baina zenbait berezitasunekin; izan ere, LHn ikasleen batez besteko 20 urtetik gorakoa da eta, gainera, gailu digitalak funtsezko ikaskuntza-tresna dira. Hortaz, Lanbide Heziketaren kasuan, ziberbullyinga eta telefono mugikorren erabilera egokia bezalako alderdietan jarriko da arreta.