Euskal emakumeen % 28k lanaldi partzialean egiten du lan

Eustatek egiaztatu du emakume landunen lan-baldintzak prekarioagoak direla kontratu motari, lanaldiari edo ordutegi-malgutasunari dagokionez

Emakume landunen lan-baldintzak biztanleriaren batez bestekoa baino prekarioagoak dira kontratu motari, lanaldiari edo ordutegi-malgutasunari dagokionez. Horiek dira, hain zuzen ere, gaur ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren ildora Eustatek ezagutzera eman dituen datuak.

Euskadin lanean ari diren emakumeen % 28k aldi baterako kontratuak ditu. Gizonen kasuan, kopuru hori % 9koa besterik ez da. Gainera, asteburuko lanaldiek ‘beti’ eragiten diete emakumeen % 18ri eta, gizonen kasuan % 10ari besterik ez. Emakumeen % 18k sei-zazpi eguneko lanaldiak egiten ditu. Kasu horretan ere, gizonen ehunekoa baxuagoa da (% 13).

Emakumeek pairatzen duten prekarietatea agerian uzten duen beste datu bat enpleguaren behin-behinekotasuna. Aldi baterako kontratua duten soldatapeko langileak hazi egin dira 2016 eta 2021 artean, eta behin-behinekotasunaren eragina handiagoa izan da emakumeen artean (% 29,6) gizonen artean baino (% 19,6).

Lanetik ateratzeko ordutegi-malgutasunari dagokionez, emakumeen % 29,3 du aukera hori. Gizonen kasuan, malgutasun handiagoa dute (% 35). Gainera, kontuan hartu behar da gehiago direla etxean lan egiten duten emakumeak. Pandemiaren ondorioz telelana gero eta hedatuago dagoen aukera da, baina nagusiki emakumeei eragin die. Emakume askok beren lan egunen erdia baino gehiago ematen duten etxetik lan egiten.

Zaintza

Eustatek ezagutzera eman dituen datuen arabera, bikotekidearekin edo bakarrik seme-alabak dituzten emakume askok (% 22) beren lanaldia bikoiztu behar izaten dute. Emakumeek, batez beste egunero 4,6 ordu ematen duten seme-alaben zaintzan. Gizonen kasuan zaintzan ematen duten denbora 3,4 ordukoa da. Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaren kasuan, aldea are nabarmenagoa da: 2,3 ordu emakumeen kasuan eta 1,6 gizonen kasuan.

Etxeko lanetan ere emakumeek denbora gehiago ematen dute: 2,2 ordu egunero gizonek ematen duten 1,6 ordurekin alderatuta. Desparekotasun ondorioz, emakume asko ez dira gustura beren bikotekideak etxean egiten duen lanarekin. Eustatek jasotzen duenez, alderdi horretan emakumeen asebetetze-maila 5,9 puntukoa besterik ez da. Gizonek. aldiz, 7,4 puntuko nota ematen diete beren bikotekideei.