Gazteriaren Lege berriaren xede nagusia emantzipazio adina jaistea izango da

Euskal Autonomia Erkidegoak, azkenean, Gazteriaren Lege bat izango duela dirudi. Hil honen hasieran, Beatriz Artolazabal sailburuak Gazteriaren Euskal Legearen proiektua aurkeztu du eta, helburu nagusia, emantzipaziorako batez besteko adina 28 urtetara jaistea izango da. 2019ko datuen arabera, EAEko gazteek, batez beste, 30 urte eta 2 hilabeterekin emantzipatzen dira. 

Emantzipazioaz gain, lege berriak beste bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen sustapena eta parte-hartzea. Hiru arlo nagusi egituratzen eta sustatzen ditu, helburu horiek betetzera bideratzen diren bitarteko gisa: zeharkako politika; zerbitzu eta ekipamendu berezien katalogoa, eta gazte-partaidetza metodo gisa, hurrenez hurren.

Helburu horiekin eta baliabide eta metodo horietatik abiatuta, legearen arabera, Gazteen Zerbitzuen Euskadiko Sistema gazteriaren politika sustatzeko tresna nagusia da, oro har: zeharkako politika eta haur eta gazteen sustapen-politika.

Azpimarratzekoa ere proiektuak gazteriaz egiten duen definizioa. Izan ere, Legeak pertsona gazteak 12 eta 30 urte bitartean diren horiek definitzen ditu.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.