Gezurra nagusitzen denean

ADAM ETA EVAREN SAGARRA
Guztiok mito bat dela dakigun arren, Adam eta Eva ez ziren paradisutik kanporatuak izan sagar bat jateagatik. Izan ere, Genesiaren liburuan ez da inon sagarra aipatzen. Antza denez, sagarraren ideia hori berpizkundeko margolarien gauza da.

JULIO ZESAR EZ ZEN ZESAREAZ JAIO
Historiagileen arabera hori ezinezkoa da. Izan ere, Julio Zesarren ama honek 30 urte zituenean hil zen. Antza denez, garai horretan gutxi ziren horrelako ebakuntza izan ondoren bizirik irauten zuten emakumeak. Hala ere, egia da Zesarea izena Julio Zesarrek ‘asmatu’ zuela.

BIKINGOEN ADARRAK
Bikingoak beti adardun kaskoekin irudikatu izan ditugu, baina hori ez da beraien benetako irudia. Antza denez, Gustav Malstron margolariak bikingoen irudi hori asmatu zuen 1820 aldera egindako marrazki batzuetan. Bere asmoa, gerlari horiek beldurgarri irudikatzea omen zen.

KOLONEN KARABELAK
Kolonen karabelak bi ziren eta ez hiru: La Niña eta La Pinta. Hirugarren ontzia, Santa María izenekoa, ez zen karabela bat, nao bat baizik. Azken hori karabela bat baino handiagoa da. Santa María naoa aurretik María Galante izena zuen.

PIRATEN ALTXORRAK
Piratek ez zituzten bere altxorrak lurperatzen, edo oso ondo egiten zuten, inoiz ez baita horrelakorik aurkitu. Datu guztien arabera, piratek berehala ahitzen zuten irabazi guztiak edari eta emakumeetan lehenengo portura iritsi bezain pronto.

NAPOLEON EZ ZEN HAIN TXIKIA
Napoleonen altuera 1,68 metrotakoa zen. Historikoki oso gizon txikia zela ulertarazi bada ere, altuera hori ez nahikoa altua zen garai horietan. Bere etsai handiena bilakatu zen Wellingtoneko Dukea, adibidez, lau zentimetro txikiagoa zen.

GILOTINA FRANTZIAR ASMAKIZUNA?
Gilotina frantziar iraultzan asmatu zela esan ohi da. Berez, gilotina erromatarren asmakizuna da eta Ignace Guillotin iraultzaileak egin zuen bakarra iraultzaren exekuzio modutzat ezartzea izan zen. Asmatzailea Titus Manlius izan omen zen.

ESKUBITIK GIDATZEA NORMALA DA
Gaur egun ia mundu osoan eskubitik gidatzen da, Erresuma Batuan eta beste zenbait herrialdetan izan ezik. Dena den, historikoki ezkerretik gidatu izan ohi da eta, adibidez, erromatarrek, sistema hori erabiltzen zuten. Frantziar iraultza ondoren, Napoleonek ezarri zuen sistema berria Europan zehar.

ETA, HALA ERE, MUGITZEN DA
Esaldi hori Galileok Inkisizioaren aurrean bere teoriei uko egin zienean esan zuela esan ohi da, baina historiagileen ustez hori ez da guztiz zuzena. Antza denez, esaldi hori Giusseppe Bareti idazlearen asmakizuna da eta ‘Biblioteca Italiana’ liburuan azaltzen da.

BIN LADEN VS PANCHO VILLA
Bin Laden buru izan zuten erasoek EE.BBetako lurralde kontinentalak jasandako lehen erasoa zela adierazi zen. Dena den, ‘ohore’ hori Pancho Villa mexikarrarena da. Villak 1916an Texaseko zenbait lurralde bereganatu zituen, hamar orduz bakarrik izan bazen ere.

URRIKO IRAULTZA AZAROAN
Sobietar iraultza urrian izan zela ikasi ohi dugu, baina berez, azaroaren 7an hasi zen. Akatsa egutegi desberdinen erabilpenean datza. Garai horretan Errusian egutegi Julianoa erabiltzen zen, eta ez guk erabiltzen dugun egutegi gregorianoa.

ELEFANTEEN HILERRIAK
Hainbat filmetan elefanteak toki berezi batera hiltzera doazela esan ohi zaigu. Egia da zenbait lekutan elefanteen hezur ugari aurki daitezkeela. Arrazoia honakoa da: gaixorik edota oso zaharrak diren elefanteak ur iturrien inguruan geratzen ziren azken momentuak pasatzeko.