2023an Euskadiko soldatapeko gazteen aldi baterako enplegu-tasa % 46 izan zen, aurreko urtean erregistratutakoa baino ia 10 puntu baxuagoa eta 2021ean erregistratutakoa baino ia 20 puntu baxuagoa. Tasa horrek beren adin-talde bereko soldatapeko gazte guztiekiko aldi baterako kontratua duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa azaltzen du.
Emakume gazteen artean aldi baterako kontratuen proportzioa handiagoa da gizon gazteekin alderatuta: % 50,2 eta % 42,2, hurrenez hurren.
Behin-behinekotasuna hedatuagoa dago 16-24 urteko soldatapekoen artean ere (% 57,2) 25-29 urtekoen artean baino (% 39,1). Behin-betikotasun tasa 16 urtetik gorako soldatapeko langileen artean % 21,4 da. Iaz erregistratutako tasak aurkitzeko 2010 eta 2011ra egin behar da atzera. Behin-behinekotasunaren jaitsierak bat egin du lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko 32/2021 Errege Lege Dekretuan jasotako neurriak indarrean jartzearekin.