Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak lankidetza hitzarmena berritu dute Euskaraldia 2021 bultzatzeko

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 egun lelopean Nafarroan Euskaraldia 2021 ospatzeko lankidetza hitzarmena berritu dute.

Jakina den bezala, ekimenaren xedea da euskararen erabilera bultzatzea eta erabileraren aldeko jarrerak sustatzea, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez. Hitzarmenak 130.000 euroko zuzkidura du, programa koordinatu eta zabaltzeko, sustapen eta sentsibilizazio jardueretarako, ekitaldi publikoetarako eta entitate eta udalerrietan sustatzeko.

2021eko edizioan barruan aurreikusitako jardueren artean, Iñaki Alforjak zuzendutako eta joan den apirilaren 15ean Iruñan estreinatutako Biziprest. Gehiago gara dokumentalaren bira aurkitzen da. Dokumentala uda arte ikusi ahal izango da Nafarroako hainbat udalerritan. Bertan, euskarak pizten dituen sentimenduak erakusten dira Nafarroako dibertsitatea islatzen duten lau pertsonen bizipenen bidez. Maiatza eta ekaina artean ospatuko dira, era berean, euskararen erabilera sustatzeko sentsibilizazio tailerrak.

Urrian, berriz, Nafarroan euskararen aldeko jarrerak sendotzeko aukerak jardunaldiak ospatuko dira. Horiek programako jarduera nagusiaren aurretik gauzatuko dira, horren ospakizuna, izaera ludiko batekin, Iruñan azaroaren 12an izatea aurreikusten baita. Azaroaren amaiera eta abendua artean Foru Komunitateko udalerri ezberdinetan aktibaziorako dinamika sozialak garatuko dira.

Euskaraldia

Nafarroako Euskaraldiaren lehenengo edizioan 22.000 pertsona baino gehiagok eman zuten izena eta dozenaka sustatzaileren parte-hartzea izan zuen. Iaz ospatu zen bigarren edizioa, mintzatzaileen arteko harremanetan oinarritutako jarduera sozialera bideratu zen, partaide izanik milaka ahobizi eta belarriprest.

Ahobizi izendatuek euskaraz hitz egiten dute hizkuntza ulertzen duten pertsona guztiekin, eta ulertzen duten edo ez zalantza izatean, beti lehenengo hitzak euskaraz esaten dituzte.

Belarriprest izendatuak, bestalde, euskaraz noiz eta norekin hitz egin erabakitzen duten haiek dira, bere gaitasunak eta aukerak kontuan hartuta. Ez dira beti euskaraz mintzatzen ulertzen duten guztiekin, baina euskaraz dakitenek une orotan berekin hizkuntza hori erabiltzea nahi dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.