Sare sozialek gure bizitzaren ardatz bilakatu dira. Horrek, gure egunerokotasunean ez ezik, harremanetan ere eragiten du. Askoren ustez, eragin hori, nagusiki, negatiboa da, baina baditu bere alde onak ere.
Lehenik eta behin, sare sozialek bikotekideen arteko komunikazioa errazten du. Gaur egun, edozein momentutan jar gintezke harremanetan gure bikotekidearekin, baina hori ere kontrolatzen ikasi behar da, gehiegizko harremanak kaltegarriak izan baitaitezke. Hala ere, elkarren artean urruti bizi diren bikoteen kasuan sare sozialek harreman hori mantentzen lagun dezakete, nolabait, distantzia fisiko hori murrizten delako.
Alde negatiboen artean, berriz, desleialtasunarena dugu, agian, garrantzitsua. Izan ere, sare sozialek bikotekidearekiko ez ezik, beste pertsonekiko harremana ere errazten dute. Ezin ahaztu izan badirela ligatzeko espresuki sortutako sare sozialak. Gainera, beste pertsonekin harremanetan jartzeko aukera horrek jeloskortasuna eragin dezake gure bikotekidearengan.
Sare sozialen beste alderdi negatibo bat pribatutasunaren galera litzateke. Hori ere kontrolatzen ikasi behar den kontua da, baina, sarritan, sare sozialak bikotekidea kontrolatzeko ere erabiltzen dira. Kontrol hori indarkeriatzat ere jo daiteke eta beste indarkeria mota batzuei bide eman diezaieke.
Azkenik, sare sozialekiko menpekotasuna aipatu nahiko nuke. Sare sozialetan denbora asko ematen dugunean pertsona horrekin dugun harremanari ez diogu behar bezalako arreta eskaintzen eta horrek, noski, arazoak ekar litzake.
Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo