Zerk erasotzen du gure ordenagailua?

Gure ordenagailuak erasotzen dituzten birusen inguruan hainbat mito eraiki dira

Ordenagailuak kutsatzen dituzten birusen inguruan ditugun uste gehienak faltsuak dira. Horrela, erabiltzaileen % 90ak kutsatutako ordenagailu bat identifikatzea gauza erraza dela uste du. Hala ere, G Data enpresak kaleratu berri duen ikerketa baten arabera, errealitatea guztiz desberdina da eta hasieran esan bezala, segurtasun informatikoaren inguruan ditugun uste gehienak faltsuak dira.

G Data segurtasun lanak burutzen dituen enpresa da eta ikerketa hau burutzeko 15.559 inkesta burutu ditu hamaika herrialde desberdinetan. Ikerketa honen ondoriorik nagusiena, G Datako bozeramaileen arabera, honakoa da: erabiltzaileek ez dira interneten diren benetazko arriskuetaz jabetzen. Jarraian, faltsuak diren bost sinismen nagusienak sailkatzen dira:

  • Orrialde pornografikoak arriskutsuagoak dira. Inkestatutakoen % 37ren ustez, eduki pornografikoak dituzten webguneak bestelako webguneak baino arriskutsuagoak dira. Baina G Dataren arabera, apika, kontrakoa jazotzen da, izan ere, pornografiaren industriak diru kantitate handiak mugitzen ditu eta ondorioz, webguneak zuzen funtzionatzen dutela ziurtatu behar dute bere intereserako.
  • P2P eta Torrent plataformak birusetarako sarbide errazak dira. G Dataren arabera, plataforma hauetan artxibo kopuru oso handiak mugitzen dira, eta seguruenik, hauetako asko kutsatuta izango dira, baina artxibo kutsatzaile gehienak faltsututako webguneen bidez zabaltzen direla ohartzen du segurtasun konpainiak. Hala ere, inkestatutakoen %50ak P2P plataformak oso arriskutsuak direla uste du.
  • Webgune bat bisitatzeagatik ezin da ordenagailu bat kutsatu. Inkestatutakoen % 48aren ustetan (% 58 estatuaren kasuan), webgune bat bisitatzeagatik soilik ezin da ordenagailu bat kutsatu. Hala ere, G Datak azaltzen duen bezala, Drive by Download delako deskarga ixilak ere eman daitezke. Honen bidez, gaizkilieek prestatutako webgune bat nabigatzailean kargatzean kutsatu gaitezke.
  • E-maila da kutsatzeko modurik errazena. Inkestatutako ia bi herenentzat posta elektronikoa gure ordenagailuetan malwarea sartzeko modurik ohikoena da. Duela zenbait urte emailak birusak bidaltzeko modurik erabiliena zen, baina hori jada historia da, eta gizarte sareak eta faltsututako webguneak dira irain biderik ohikoenak.
  • Oso erraza da ikustea PC bat noiz dagoen kutsatuta. Erabiltzaileen % 93aren arabera oso erraza da ikustea ordenagailua noiz dagoen kutsatuta. Ordenagailua ohi baino mantsoago badoa jendeak kutsatuta dagoela uste du, baina hackerrak aspaldi teknika berriak erabiltzen hasi ziren. Gaur egun, kutsatutako ordenagailuek inolako arazorik gabe funtziona dezakete.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.