Munduan poligamia da ezkontzarako modurik nagusiena, hau da, gizon batek emazte bat baino gehiago izaten du. George Murdock antropologoak egindako ikerketa baten arabera, giza arraza sailkatzen den 849 gizarteetatik, % 70 poligamak dira. Dena den, ikerketa beraren arabera, antzinean askoz gehiago ziren gizarte poligamoak.





