42 Urdulizek 300 ikasle baino gehiago ditu ikasturte honetan

WURI rankingaren arabera 42 Urduliz campusa munduko programazio campus berritzaileenetako bat da

42 Urdulizek, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako doako campusak, hiru urte bete ditu. 2021. urtetik teknologia ardatz duen campus honek 7.300 eskaera baino gehiago jaso ditu eta ‘igerileku’ izenarekin ezagutzen diren 11 hautaketa-prozesu antolatu ditu, 26 egunez hezkuntza-eredu berritzaile batean murgiltzeko.

Gaur egun, campusak 300 ikasle baino gehiago ditu eta horien guztien batez besteko adina 33 urtekoa da. Sexuari dagokionez gizonezkoen ehunekoa nabarmen altuagoa da, emakumeak % 22 baino ez baitira. Hala ere, kopuru hori informatikako gradu programetan edo goi-mailako heziketa-zikloetan erregistratutako zifren gainetik (% 13 eta % 10, hurrenez hurren).

Azken urteko berrikuntzetako bat izan da doako prestakuntza-ibilbide bat abiaraztea, 42 ZIP izenekoa, trebetasun digitalak eguneratu behar dituzten edo langabezian dauden 45 urtetik gorako pertsonentzat.

Enplegagarritasuna

42 Urdulizen indarguneetako bat ikasleen enplegagarritasuna da, % 100era iristen baita programazio-garapen eta -erronken inguruko zortzi ezagutza-mailaz osatutako enborreko prestakuntza-ibilbidea osatzen duten pertsonen artean. Ikaskuntza-ibilbide hori beste 13 espezializazio-mailarekin osatzen da, non ikasleek gaitasun digitalak eskuratzen dituzten beren interesen arabera: adimen artifiziala, big data, sistemak, kuantika, gauzen interneta, zibersegurtasuna, etab.

Hezkuntza-eredu horrek hezkuntza-arloaren eta enpresa-arloaren arreta erakarri du. Campusak ikastetxe eta enpresa askoren bisita jaso du, haien metodologia ezagutu eta konputazio kuantikoa, adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta beste arlo batzuetako lankidetzak esploratu nahi dituztenak, IBM edo Amazon Web Services bezalako enpresa liderrekin egindako lankidetza-hitzarmenei esker esker.