Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da

Irailaren 22tik urriaren 1eta bitartean izango den Asteklimaren IV. edizioak herritarrak klima-aldaketaren kontra mobilizatzea izango du helburu.

Asteklima-Klima eta Energiaren Asteak bere laugarren edizioa beteko du aurten. “Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da” lelopean, Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak antolatzen duten ekimen honek Euskadiko herritarrak klima-aldaketaren kontra mobilizatzea izango du helburu. Horretarako, beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoa ardatz izango duten hainbat jarduera programatu dira. Asteklima 2023 irailaren 22an hasi eta urriaren 1era arte luzatuko da.

Programazioa

Asko dira aurtengo edizioaren barruan programatu diren jarduerak: tailerrak, hitzaldiak, interpretazio txangoak, jokoak… Horien guztien ardatza klima-aldaketaren aurkako borroka izango da eta, funtsean, egun diren klima- eta energia- erronkei aurre egiteko toki-mailan jardutearen garrantzia azpimarratuko da.

Erakusketei dagokienez, hiru dira ikusgai izango diren erakusketak: ‘Paperezko gorputza, tintazko arima’ (Donostiako Cristina Enean); ‘Zirkularrak – Circular Basque Productos Exhibition’ (Bilboko La Perrera eraikinean); eta, ‘Klima-aldaketari aurre!’ (Eibarko Errebal plazan).

Jolasen kasuan, lau jarduera antolatu dira: Klima-aldaketa ihes gela Kanpezun; ‘Naturaren altxorren bila’ ginkana Bilboko Casilda Iturrizar parkean; Ihes-gela lorategian Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoan; eta, Street Escape Legution.

Guztira 32 tailer eskainiko dira Euskadi osoan zehar eta horietan hainbat gai jorratuko dira: hondakinei bigarren bizitza bat emateko aukerak, klima-aldaketari aurre egiteko proposamenak, bizikleten mantentze-lanak egiteko jarraibideak, faktura elektrikoan aurrezteko gakoak…

Asteklimaren barruan antolatutako jardueren artean 6 txango izango dira: ‘Mustai-ortua’ (Maruri-Jataben), Añarbeko urtegira eta inguruetara bisita, zigortutako animalien ibilaldi-tailerra Amurrion, Barakaldoko Argalarioko segurtasun-biltegira bisita,  Nerbioi-Ibaizabalen estuariora interpretazio-ibilaldia eta Munain-Okarizko basora bisita.

Jarduera horien guztien eta beste hainbaten inguruko argibide guztiak asteklima.eus webgunean aurki daitezke.

Argazkia: IHOBE-Eusko Jaurlaritza.