Euskadiko gazteek larrialdi klimatiko egoeran bizi garela uste dute

Euskal gazteek larrialdi klimatikoaren inguruan har daitezkeen nazioarteko hitzarmenekiko konfiantza gutxi azaldu dute.

Gazteen Euskal Behatokiak hil honetan Kairon ospatu den Klimari buruzko Goi-bileraren ildora ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 30 urte bitarteko hamar gaztetik zortzik (% 78,7) uste dute larrialdi klimatiko egoeran bizi garela. Beste % 17,2aren ustez, egoera txarra da, baina ez larrialdikoa eta % 2,1aren ustez egoera ez da larria eta arazoa esajeratu da. 

Euskal gazteek larrialdi klimatikoaren inguruan har daitezkeen nazioarteko hitzarmenekiko duten konfiantzari dagokionez, gehienek (% 57,7) konfiantza gutxi edo batere ez dutela azaldu dute. Gazteen % 10,7k baino ez du konfiantza handia akordio horietan, eta % 29,7k konfiantza nahikoa duela dio. Adinean gora egin ahala mesfidantza hori nabarmenagoa da. Adibidez, 25 eta 30 urte bitartekoen kasuan konfiantza gutxi edo batere ez dutenen ehunekoak (% 65,6) konfiantza handia edo nahikoa dutenena bikoizten du (% 32). Horrelako akordioen inguruan konfiantza gehien azaltzen duen adin-taldea 15 eta 19 urte bitartekoa da, baina kasu horretan ere ez dira erdira iristen konfiantza handia edo nahikoa dutenak (% 49,4).