Pasa den urtearen amaieran, EAEko gazteen erdiek baino gehixeagok (% 53,2k) uste zuten gurasoak baino egoera hobean zeudela adin bera zutenean. Ehuneko hori aurreko urteetan erregistratutakoa baino baxuagoa da eta soilik 2013an (mende honetan izan diren langabezia-tasa altuenekin) izan da baxuagoa. Norberaren balorazio-indizeak ere behera egin du. Une honetan, 0-100 eskala batean, 70 puntutan dago eta 2013an hasitako segidan kopururik baxuena da.
Adin berarekin bere gurasoak baino hobeto daudela uste duten gizon gazteen ehunekoa (% 55,9) emakume gazteena baino altuagoa da (% 50,3). Hala ere, alde handienak adinaren arabera ematen dira. Horrela, adinean behera egin ahala, adin berarekin bere gurasoak baino hobeto daudela uste duten gazteen kopuruak nabarmen egiten du gora: 25-29 urte bitartekoen artean % 35,0 da eta 15-19 urte bitartekoen artean, berriz, % 67,6.