Lehen sexu-harremana 20 urte bete baino lehen

Sexu-ohiturei buruzko ikerketa batek erakusten duenez, espainiar gehienek 17 eta 20 urte bitartean izaten dute lehen sexu-esperientzia

Diversual jostailu erotikoen markak sexu-ohiturei buruz egindako ikerketa baten arabera, espainiar gehienek 17 eta 20 urte bitartean izan ohi dute bere lehen sexu-harreman osoa. Hala adierazi dute gizonen % 61ek eta emakumeen % 54,4k. Ondorio horiek Estatuko hainbat autonomia-erkidegotako 18 eta 60 urte bitarteko 6.440 pertsonari egindako inkesta baten emaitzetan oinarritzen dira. 

Inkestaren arabera, bikotekide formala edo egonkorra izan duten gazteen % 26,4k onartzen du noizbait desleiala izan dela. Bitxia bada ere, desleiala izan dela onartzen duten emakumeen kopurua handiagoa da desleial izan direla onartzen duten gizonena baino, % 26,8 eta % 25,8, hurrenez hurren. 

Inkestan deigarria den datuetako bat da inkestatuen % 47,2k adierazi duela babesik gabeko penetrazio-harremanak izan dituztela egonkorrak ez ziren bikoteekin. Ildo horretan, gizonen % 39,4k onartu du mota horretako harremanak izan dituela, aldiz, % 60,6k preserbatiboa erabili zuen egoera horietan. Emakumeen kasuan, % 51,9k adierazi du preserbatiborik gabeko harremanak izan dituela eta % 48,22k, berriz, preserbatiboa erabiltzea erabaki zuela.

Gainera, emakumeen % 46k adierazi du, gutxienez behin, preserbatiboa ez erabiltzeko presioa sentitu duela. Ordea, gizonen % 14k soilik adierazi du presio hori jasan izan duela. 

Sexu-harremanen maiztasuna 

Sexu-harremanen maiztasunari dagokionez, ikerketak erakusten du errioxarrak direla sexualki aktiboenak: hilean 11,25 harreman dituzte batez beste. Txanponaren beste aldean Albacete legoke: hilean 5,90 harreman, batez beste.

Euskal Herrian arabarrak omen dira sexu gehien praktikatzen dutenak, batez beste 8,47 aldiz hilean. Ondoren gipuzkoarrak (8,27), bizkaitarrak (7,92) eta nafarrak (7,51) aurkituko lirateke. Estatuko batez bestekoa hilean 7,66 aldiz denez, datu horiek euskal herritarrek ia sexurik ez duten estereotipoa ezeztatzera datoz (hilean 7,70 aldiz).

Inkestak erakusten du pertsona gehienek (% 50,3k) ez dutela bikotean sexua izateko une gustukoren bat, eta % 25,6k, berriz, gaua dute beren une gogokoena.

Gainera, galdetutako pertsonen % 47,2k adierazi du batzuetan bikotekidearekin izaten dituzten sexu-harremanen unea planifikatzen duela, baina % 44,3k, berriz, ez.

Diversualek egindako txostenaren arabera, sexu-harreman gehienak guztiz gogobetegarriak dira. Inkestatuen % 75,8k adierazi du bikotekidearekin izaten dituzten sexu-harremanetan orgasmoa gehienetan edo beti lortzen dutela, eta % 24,2k, aldiz, gutxiagotan lortzen dutela adierazi dute.

Bikotekidearekin sexu-harremanak izateko lekurik gogokoena logela da inkestatuen % 71,4rentzat, eta ondoren egongela (% 11). 

Inkestatuen % 44,4k 5-15 minutu eman zituzten bikotearekin sexu-harremanetan penetrazioarekin zerikusirik ez duten sexu-praktiketan. 

https://www.gazteberri.eus/sexua-eta-plazera-segundotan-neurtzea-ez-da-ideia-ona/

Inkestatutako pertsonen % 91,4k aho-sexua praktikatzen du normalean bere bizitza sexualean. % 80,7k bikotekidearekin masturbatzen dela dio, eta % 59,1ek bikotean ere sexu-jostailuak erabiltzen dituela dio. Gutxien hedatutako beste praktika batzuk dirty talk (% 29), spanking (% 28,5), uzki-sexua (% 23,8), dominazio/sumisio jokoak (% 19,4), anilingus (% 18,2), bondage (% 13,9) eta hirukotea edo bikotekide-trukeak (% 3) dira. Gainera, % 85,4k esan du noizbait uzki-sexua praktikatu duela.

Nola aurkitu sexu-bikoteak

Sexu-bikoteak aurkitzeko erraztasunari buruzko pertzepzioa aldatu egin da azken urteotan. Inkestatuen % 67,8k uste du, iraganarekin alderatuta, orain errazagoa dela sexu-bikotekide bat aurkitzea. Gainera, % 55,5ek uste du gaur egun erraza dela bikote sexual bat aurkitzea.

Inkestatu gehienek (% 54,0) uste dute ligatzeko aplikazioak direla gaur egun sexu-bikoteak aurkitzeko aukerarik errazena, eta % 14,8k sare sozialak aipatzen dituzte. Horrek erakusten du teknologiak gero eta eragin handiagoa duela espainiarren bizitza sexualean.