Lizarraldean garatu den kanpaina batek LGTBI+ pertsonak ikusgai jarri ditu

‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko’ programaren bigarren edizioa, ibilgailu ibiltari baten bidez, Lizarraldeko 15 herri zeharkatu ditu abuztuan. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatzen duen ekimen horren xedea izan da bertako bizilagunak sentsibilizatzea sexu eta genero aniztasunaren balioen inguruan eta, aldi berean, LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen ikusgarritasuna babestu Nafarroako landa-inguruneetan.

Programak Nafarroako Gobernuaren – Kattalingune LGTBI+ arreta Zerbitzuko sexologian hala nola sexu eta genero aniztasunean espezializatutako pertsonalaren partaidetza izan du. Zerbitzu horretako teknikariek arlo horretako informazioa eman dute eta udalerrietako herritarren zalantzak eta kontsultak argitu dituzte.

Programaren garapenerako, tresna eta eduki didaktikoak zein ikus-entzunezkoak erabili dira, izpiritu didaktiko eta pedagogikoarekin diseinatuak orokorrean herritarrentzat eta bereziki landa-ingurunean bizi diren horientzat.

Diskriminazioa eta estereotipoak

Esan bezala, aurtengoa ‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko’ programaren bigarren edizioa izan da. Lehenengoa iaz burutu zen eta programa aintzindaria izan zen estatu mailan. Landa-ingurunetako LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen sentsibilizazio eta bistaratze helburuetako lehenengo programa iazko irailean garatu zen Nafarroako Erdi Eremuko 20 udalerritan eta guztira 439 pertsonek parte hartu zuten.

Horrelako ekimenen bidez, Nafarroako Gobernuak estereotipoak eta LGTBI + pertsonenganako diskriminazioa ezabatzea lortu nahi du eta “batez ere, landa-eremuak leku seguruak eta adeitsuak izan daitezen sustatzea eta erraztea zeinetan sexu, afektu eta genero aniztasuna modu positibo, asebetegarri eta normalizatu batean bizi ahal izango den, eta horrez gain Nafarroako eskualde ezberdinetan LGTBI+ aniztasun arloko baliabideak eskura jartzea” azaldu du Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publikoa eta Barne kontseilariak.

Programak honako herri hauek bisitatu ditu: Lizarra, Deikaztelu, Aiegi, Zirauki, Los Arcos, Villatuerta, Abartzuza, Arroitz, Bearin, Allo, Zudaire, Viana, Mañeru, Murieta eta Oteiza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.