Omako Basoa bisitarientzat zabalik

2019an Ibarrolaren obra osatzen zuten zuhaitzen % 80ri eragin zien izurritearen ondorioz itxi ondoren, basoa kokapen berri batera aldatu da

Zalantzarik gabe, Omako Baso Margotua Bizkaiko lekurik berezienetako bat da. Agustin Ibarrolak arte lan bat sortu zuen bertan hainbat zuhaitzetako enborren azalak margotuz eta baso gune magiko batean bihurtuz.

Lan paregabe horrek benetako esanahia hartzen du bertatik paseatzen dugunean eta multzoaren perspektiba ikusten dugunean. Omako Basoaren ezaugarririk bereizgarriena da Ibarrolak nola esku hartu zuen paisaia naturalean zuhaitzak erabiliz. Basoan zehar, artistak patroiak eta irudi geometrikoak margotu zituen zuhaitzen enborretan, angelu edo ikuspuntu jakin batzuetatik bakarrik zuzen ikus daitezkeen irudiak sortuz. Leku egokitik begiratzen denean, zuhaitzetako pinturak konbinatu egiten dira irudi handiagoak eta konplexuagoak sortzeko. Horrek efektu harrigarria eta esperientzia artistiko interaktiboa sortzen ditu bisitarientzat.

Izurritea

Omako Basoa Bizkaiko milaka urteko kulturarekin lotzen den kultura garaikidearen sinboloa da eta munduko aire zabaleko artelan ikusgarrienetako bat da.

Baina urteen poderioz, artelana bizia eta aire zabalekoa denez, hondatzen joan da. Horrela, izpi ultramoreen eta enborren azalaren galeraren ondorioz, koloregabetzeak eta basoaren beraren hazkundeak eragin zioten talde artistikoari. Ondorioz, 2014. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak margotutako 400 zuhaitzetako asko zaharberritu zituen. Baina 2019an izurrite batek insignis pinua kaltetu zuen, multzoaren % 80 kutsatuz eta, ondorioz Agustin Ibarrolak sortutako espazio artistikoa itxi egin behar izan zuten.

Ikusgai berri ere

Orain, “migrazio” prozesu baten ondoren, artelan berezi hau berriro ere publikoari zabaldu zaio. Aldundiak pinu gazteetan erreproduzitu ditu zahar eta gaixoek apaintzen zituzten diseinuak. Obraren kontzeptua eta espiritua mantentzen dira, eta tresna gehigarriak ematen ditu lana hobeto ulertzeko eta gozatzeko.

Omako Basoa kokapen berrira lekualdatzea proiektu handia izan da, arte garaikidean eta basogintzan adituak diren pertsona talde batek lagunduta. Baso berria zaharra baino zabalagoa da; 12 hektarea inguru ditu. Lan berria osatzen duten pinuek Agustin Ibarrola pasa den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran pintatzen hasi zenean jatorrizkoek zuten adina dute, gutxi gorabehera.

Omako Basoa 34 multzok osatzen dute orain, eta 800 zuhaitz inguru margotu dira, jatorrizko basoan baino 300 gehiago. Erronketako bat orografiara egokitzea izan da, obra ikusteko ikuspegi eta modu berdinei eusteko. Irudiak margozteko erabili den margoak ez ditu zuhaitzak kaltetzen, azalean bertan geratzen baita. Izan ere, margo berezia da eta espresuki prestatu da egitasmo honetarako.

Zaharberritze proiektua

Diziplina anitzeko proiektu hau Fernando Bazeta UPV/EHUko irakasleak gidatutako taldeari esker garatu da. Talde hori artista plastikoek, errestaurazioan adituak diren profesionalek, Euskal Arte Garaikidean diren adituek, arkitektoek eta basogintzako adituek osatu dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kultura-ondarearen zerbitzuaren aholkularitza jaso dute.

Emaitza, Aldundiaren arabera, Omako Baso osatuago bat da, Agustin Ibarrolaren jatorrizko ideiarekin bat datorrena, neurri handiagoekin eta aldez aurretik galdutako multzoak berreskuratuz.

Esan bezala basoa zabalik da bisitarientzat. Hala ere, baso berrira gerturatu nahi duten horiek, halabeharrez, izena eman beharko dute aldez aurretik https://www.bizkaia.eus/eu/web/bosque-oma-basoa/ webgunean. Bisitariek sarrera baliozkotu beharko dute Santimamiñeko arreta-puntuan bisita baino ordubete lehenago. Izan ere, Santimamiñetik baso berrira 2,8 kilometroko ibilbidea dago, 50 minutu ingurukoa.

Bisita gidatuen aukera ere izango da larunbatetan: gaztelaniaz 11:00etan eta euskaraz 12:30etan. Bisita gidatuen prezioa 10 eurokoa izango da eta ordubeteko iraupena izango dute. Bisita gidatu bereziak eskainiko dira honako egun hauetan ere: abenduak 6, 7, 8, 9 eta 10; martxoak 28, 29, 30, eta 31; apirilak 1; Aste Santuan eta maiatzaren 1ean.