ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 14. edizioa

Azaroaren 3tik 5era bitartean zinemagile gazteek gai zehatz baten inguruko film labur bat egin beharko dute.

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 14. ediziorako deialdia egin du. Azaroaren 3tik 9ra garatuko den ekimen honek zinemagile gazteei beren talentua erakusteko aukera ematen die film laburrak denbora mugatu batean egiten.

ZINEBI EXPRESSen parte hartzea zabalik dago edozein nazionalitatetako ikasle eta talde tekniko eta artistikoentzat, eta plataforma inklusiboa eskaintzen die beren sormen zinematografikoa aztertu eta garatu nahi dutenei. Lehiaketa hau erakusleiho paregabea da zinemazaleentzat, presio handiko ingurune batean asmamena probatu nahi dutenentzat.

Gainera, ZINEBI EXPRESSek “UNIKOAK: Uniaren ostean, zer?” izeneko mahai-ingurua aurkeztuko du, begirada aberasgarria eskainiz zinemarekin eta ikus-entzunezko industriarekin lotutako diziplinak ikasten dituztenentzat. Mahai-inguruan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ikasi zuten ikus-entzunezko sektoreko profesionalek parte hartuko dute. Horien artean Iker Zabala Radio Euskadiko kazetaria eta Maren González, Mikele Landa eta Nagore Muriel zuzendariak daude, Lara Izagirre ekoizle eta zuzendariaren moderazioarekin.

ZINEBI EXPRESSen parte hartuko duten film laburren gaia azaroaren 3an, ostiralean, emango da ezagutzera Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan.

Film laburrak

Taldeek azaroaren 3tik 5erako asteburua izango dute proposatutako gaiari buruzko film laburrak grabatu eta lantzeko. Aurkeztutako film laburrek gutxienez 2 minutu eta gehienez 5 minutu iraun beharko dute, animaziozko film laburren kasuan izan ezik, horiek gutxienez 30 segundoko iraupena izan beharko baitute. Garrantzitsua da nabarmentzea kanpoaldeko guztiak Bilbon filmatu beharko direla, hiria zinema-agertoki zirraragarri gisa sustatzen lagunduko duena.

Horretarako bereziki aukeratutako epaimahai aditu batek erabakiko ditu jokoan dauden lau sariak: 800 euro, 600 euro eta 400 euro. EHUKulturak film labur onenei emango dizkie sari horiek, AUX Magazineren lankidetzako afari batekin batera. Saritutako film laburrak eta beste parte-hartzaile batzuk azaroaren 9an, ostegunean, proiektatuko dira Golem Alhondiga zinemetan.

ZINEBI EXPRESS Zinebik antolatzen du, EHUKultura UPV/EHUrekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin eta Arte Ederren Fakultatearekin, Euskal Herriko Zinema Eskolarekin (ECPV) eta Tartanga Lanbide Heziketako Zentro Integratuarekin lankidetzan.