11 film labur “Fant Laburrean, Euskal Filmak” atalean

Zinemaldiko atal honetan parte hartzen duten film laburrak maiatzaren 5ean ikusi ahal izango dira Campos Elíseos antzokian.

Gaur hasiko da FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXIX. edizioa. Maiatzaren 13ra arte, Zinemaldiak 47 saio eskainiko ditu. Horietatik Europa mailako hiru estreinaldi izango dira eta estatu mailako beste lau.

Jaialdiaren programazioaren barruan “Fant Laburrean, Euskal Filmak” atalean euskal zuzendarien 11 film labur lehiatuko dira. Lan horiek, gainera, Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro), Euskal Film Labur Onenaren Saria (2.000 euro) eta Publikoaren Saria (3.000 euro) irabazteko aukera izango dute. Sari horiez gain, Interpretazio Onenaren Ohorezko Saria ere emango da.

Aipatu atalean lehiatuko diren film laburrak gaur bertan ikusi ahal izango dira, 19:30etatik aurrera, Campos Elíseos antzokian. Lehiatuko diren film laburrak honako hauek dira eta jatorrizko bertsioan  proiektatuko dira euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin:

  • “Alumbramiento”, Imanol Ortiz López.
  • “El fiestón” Gorka Aguinagalde eta Xabi Vitoria.
  • “Encajada”, Lle Godoy.
  • “Holiday”, Laura Guerricaechevarría.
  • Influencer”, Nerea Torrijos.
  • “Lanbroa”, Aitzol Saratxaga.
  • “Ni a sol ni a sombra”, Talia Hernando.
  • “Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán”, Nitya López.
  • “Polita”, Eneko Muruzabal Elezcano.
  • “Superjodidos”, Gastón Haag.
  • “TOC”, Amaia San Sebastián.