Open House Bilbao jaialdiaren VII. edizioa

Bilboko jendeak hiriko eraikin esanguratsuenetako batzuetan sartzeko aukera izango du datorren urriaren hasieran.

Aurtengo Open House Bilbao jaialdia urriaren 7an eta 8an izango da, “Ciudad (in)material. Hiri (ez)materiala” izenburupean. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta hiriaren dimentsio ukigarri eta ukiezinaz eta arkitekturaren eta hirigintzaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-iraunkortasunaz hausnartuko da.

Hiriko 65 gune baino gehiagoko ateak zabalduko dira. Horrela, Bilbok Open House Worldwide osatzen duten 40 hiri baino gehiagorekin bat egingo du aurten ere, inguratzen gaituen arkitektura eta hirigintza zabaltzeko eta defendatzeko sortu den nazioarteko sarearekin, jendearentzat itxita egon ohi diren eraikinetara eta arkitektura-estudioetara doako bisitak eginez.

Open House 2023 hainbat galderari erantzuten saiatuko da, hala nola, zerez dago egina hiria, zenbat baliabide kontsumitzen dituen eta zer modutan alderdi ukiezinek, hala nola kulturak, adimen kolektiboak eta arau eta planek gure hiria eta gure espazio publikoa moldatzen duten.

Jaialdiak ahalik eta jende gehienarengana eta anitzenarengana iritsi nahi du, diziplina arkitektonikoan espezializatuta ez dagoen publiko batetik eta sektoreko profesionalengana. Horretarako, kultur programa zabal bat diseinatu da, eta horren barruan, jarduera nagusia eraikin adierazgarrietara bisitak egingo dira, bertako arkitektura, historia eta kultura ezagutzeko.

Open espazioak

Aurten ere, eraikinen katalogoak hiribilduko eraikin adierazgarri ugari izango ditu. Ohiko eraikin batzuk bisitatzeko aukera izateaz gain (Bilboko Udala, Chavarri Jauregia, Arriaga Antzokia…), katalogoak eraikin berrien % 10 baino gehiago izango ditu, bisitariari programa aberatsa, askotarikoa eta erakargarria ziurtatuko diotenak. Horien artean, adibidez, Bizkaia Dorrea edo Club Deportivo Bilbaoren egoitza nabarmentzen dira. Guztira, zazpigarren edizio honetan hiri osoan zehar dauden 65 gune baino gehiago irekitzea espero da.

Ehunka boluntarioren inplikazioari, konpromisoari eta gogoari esker egingo dira bisita horiek. Boluntario horiek sarrerak eta bisita bera kontrolatuko dituzte. Bisitatuko den espazioaren ezaugarrien arabera, 20 minutuko ibilbide gidatua egiten dute 10-25 pertsonako taldeetan.

Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dira. Helburua da arkitekturaren zeregina zabaltzea, ez bakarrik ikuspegi estilistiko, tipologiko eta historikotik, baita ikuspegi sozial batetik ere, eta eraikinen barruan bizi izan diren istorioak azaltzea, azkenean hiriaren funtsa baitira.

Bisita horietarako sarrera doakoa izango da, aldez aurretik izena eman beharrik ez duen ohiko formatuari jarraituz. Hala ere, kasu jakin batzuetan erreserba-aukera edo biak konbinatzen dituen formatu misto bat aztertuko da.

Eraikinak ez ezik, Open House programak beste jarduera batzuk ere eskainiko ditu, hala nola Hiri Ibilaldi Espezializatuak, ikustaldi bereziak eta autore-ikustaldiak, edo itsasontziz egiteko ibilbideak… besteak beste. Aurtengo edizioan boluntario gisa jaialdian parte hartu nahi duen orok izena eman dezake web orriaren bidez.