Marianetako itsas hobia ozeanoetako punturik sakonena da. Ozeano Barearen mendebaldean dago eta 11,034 metro inguruko sakonera du. Hobia, berez, 2,550 kilometro inguruko luzera duen ilargi-erdi itxurako sakonunea da.
Bere punturik sakonena, 11,034 kilometroko sakonerarekin, Challenger Osina izenarekin ezagutzen da. Bere sakoneraren ideia bat hartzeko, Everest mendia puntu horretan jarriko bagenu, ur-azalera iristeko oraindik 2.000 metro baino gehiago faltako lirateke.
Challenger Osinan den presioa, adituen arabera, 1.086 bar-etakoa da, hots, itsas mailako batez besteko presio atmosferikoa baino mila aldiz gehiago. Horri, bertan diren tenperatura oso baxuak eta iluntasuna gehitu behar zaizkio.
Marianetako hobia bi plaka tektonikoren arteko muga osatzen duen Izu-Bonin-Mariana subdukzio-sistemaren parte da. Kasu honetan, Ozeano Bareko plakaren mendebaldeko ertza, mendebaldeko Mariana Plaka txikienaren azpian aurkitzen da eta etengabe bultzatzen du. Prozesu hori duela milioka urte hasi zen eta oraindik, oso mantso bada ere, jarraitzen du.
Gezurra badirudi ere, gizakiak bertara ailegatzea lortu du. Adibidez, James Cameron zinemagile ezagunak ia 11.000 metroko sakonerara iristea lortu zuen. Pasa den mendeko 60ko hamarkadan Jacques Piccard eta Don Walsh izan ziren itsas hobira jaitsi ziren lehen pertsonak. 2019an, Victor Vescovok 10.925 metroko jaitsiera egin zuen, inoiz lortu den sakonerarik handiena.
Hobiaren sakonean presio izugarriak eta erabateko iluntasuna izan arren, muturreko baldintza horietara egokitutako hainbat espezie aurkitu dira, hala nola arrain abisala, itsas anemonak eta holoturioak.
2016an, ikerketa-espedizio batek, itsas hobian, 7.841 metrotik 10.250 metrora bildutako krustazeo-sarraskijaleen konposizio kimikoa aztertu zuen. Organismo horien barruan, ikertzaileek gaur egun debekatuta dagoen PCBen kontzentrazio oso altuak aurkitu zituzten. 2019an, Victor Vescovok jakinarazi zuen plastikozko poltsa bat eta gozoki-bilgarriak aurkitu zituela hobiaren behealdean. Ozeanoaren punturik sakonenera ere iritsi da gizakkiok eragindako kutsadura.