Tinderren “Future of Dating” txostenaren arabera, Z belaunaldiko gazteak (18 eta 25 urte bitartekoak) ziten mundua iraultzen ari da, aurreko beste ezein belaunaldik ez bezala. Z belaunaldiko gazteen % 69k uste du beraiek direla ligatzeko estandarrak berritzen ari.
Internet bidez jendea ezagutzea da gaur egun ezkongabeek harreman berriak aurkitzeko duten modurik ohikoena. Tinder da, mundu osoan 530 milioi deskarga baino gehiagorekin, 18 eta 25 urte bitarteko gazteen artean gehien deskargatu den ligatzeko aplikazioa.
Beste lehentasun batzuk
Benetakotasuna da ardatz nagusia norbait ezagutzeko orduan: gardentasuna, ongizate mentala, zintzotasuna eta errespetua funtsezko elementuak omen dira panorama berri honetan. 18 eta 25 urte bitarteko gazteen % 80k uste dute nork bere burua zaintzea dela norbaitekin irteteko lehentasun nagusietako bat. Z belaunaldiko gazteek lehentasuna ematen diote leialtasunari (% 79), errespetuari (% 78) eta pentsamolde irekia izateari (% 61), itxurari baino (% 56). Eta jarrera horrekin ez dute arazorik edozein egoera uzteko, beren buruarekiko leialak izatea esan nahi badu. Osasun mentala lehentasun nagusia da gazte ezkongabeentzat. Segurtasuna eta autoestimua lantzen dituzte, beren bertsiorik onena direla senti dezaten.
Erabiltzaileen % 55ek harreman serioa izan dute Tinderren ezagutu zuten norbaitekin
Teknologiak jendea ezagutzeko modua positiboki aldatzen jarraitzen du: 30 urtetik beherako gehienek zita-aplikazioak erabiltzen dituzte. Erdiak baino gehiagok (% 55) harreman serioa izan du Tinderren ezagutu duen norbaitekin, eta % 40k epe luzerako harreman bat bilatzen ari direla dio.
Z belaunaldia zalantzan jartzen ari da sexualitateari, generoari, arrazari, kulturari eta muga geografikoei buruzko antzinako ikuspuntuak. Z belaunaldiko gazteentzat, garrantzitsuena norbanakoa eta bere nortasuna dira.
Harreman sendoak
Galdetutako Tinderreko erabiltzaileen % 80k adierazi du zita izan duela beste etnia bateko pertsona batekin, eta bi heren (% 66) ados daude Tinderrek bere lagun-ingurutik kanpo jende gehiagorekin irteteko aukera eman diela, baita beste egoera batean eguneroko bizitzan inoiz ezagutuko ez zuten norbaitekin harremanetan jartzen dituela ere. Hori bereziki garrantzitsua da LGTBQIA+ kideentzat; izan ere, maiz esaten dute Tinder dela armairutik irteterakoan seguru sentitzen diren lehenengo lekua, lagunei edo senideei kontatu baino lehen.
Z belaunaldiak harremanak eta zitak izateko modua birdefinitu ditu. 18 eta 25 urte bitarteko ezkongabeentzat, harreman sendoak eraikitzea gero eta lehentasun handiagoa da. Hala ere, arrazoia ez da bikote egonkorra aurkitzea edo adin jakin batera iritsi aurretik ezkontzea. Aitzitik, aipatu adin tarte horretako gazteek bilatzen dutena da jende berria ezagutzeak, lotura berri bat ezartzeak edo esperientzia berriak bizitzeak dakarren emozioa. Harremanak izateko modu berri horrek aurreko belaunaldien estandarrak desafiatu ditu, eta, zalantzarik gabe, eragina izango du etorkizuneko belaunaldietako gazteengan.