AAren eragina eztabaidagai Zientziaz Blai jardunaldian

Maiatzaren 10ean Bidebarrieta Kulturguneak Adimen Artifizialak gure gizartean izan ditzakeen ondorioetan sakonduko duten hiru hitzaldi hartuko ditu.

Logos Elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 10ean, 18:30etatik aurrera, eta Zientziaz Blai zikloaren barruan, Bidebarrieta Kulturguneak adimen artifizialak gure gizartean izan ditzakeen ondorioetan sakonduko duten hiru hitzaldi hartuko ditu.

Informatika Ingeniaritzan doktore eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Pablo Garaizarrek alborapen algoritmikoen gaia jorratuko du “Adimen Artifizialaz fidatu behar al dugu?” izenburua duen hitzaldian, horiek eskubide sozial batzuk nola baldintza ditzaketen azalduz.

Psikologian doktore Naroa Martinezek, berriz, “Adimen artifizialean dauden giza joerak” hitzaldia eskainiko du eta, bertan, teknologia horrek genero-joerak nola erreplikatu eta anplifikatu ditzakeen planteatuko du, tresna horren pertzepzioari desafio eginez eta banakako erabakietan eta erabaki sozialetan duen eragina aztertuz.

Azkenik, Konputazio Zientzietako doktore eta UPV/EHUko ikertzaile Itziar Aldabek,  adimen artifizialaren eta hizkuntza gutxituen arteko harremana aztertuko du “Hizkuntza gutxituak eta nola biziraun aro digitalean: euskararen eta LLMen kasua” hitzaldian.

Hitzaldiak amaitu ostean bertaratutakoek hizlariekin eztabaidatzeko aukera izango dute.

Sarrera doakoa izango da lekua bete arte, eta bertaratu ezin direnek Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean jarraitu ahal izango dute zuzeneko transmisioa.