Qustodiok argitaratu berri duen ‘Nacer en la era digital: la generación de la IA’ txostenak agerian utzi duenez, gazteek, betez beste, egunean 112 minutu ematen dituzte TikTok sare sozialean. Ikerketa 2023. urtean egin da Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Australia eta Estatu Batuetako 4 eta 18 urte bitarteko gazteekin eta 400.000 familiak baino gehiagok parte hartu dute.
Txostenak agerian utzi duenez, TikTok sare soziala da gazteek gehien erabiltzen dutena eta bere erabilera oso zabalduta dago gazteen artean. Adibidez, Estatuko gazteen % 61ek aplikazio hori erabiltzen dute eta Erresuma Batuan eta Frantzian ere gazteen erdiak baino gehiagok erabiltzen duten TikTok. Aipatu herrialdeetako gazteek, batez beste, egunean 112 minutu erabiltzen dute aplikazioa. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan erabilera altuagoa da: 120 eta 127 minutu, hurrenez hurren. Izan ere, gazteek ez dute aplikazio hau bideoak ikusteko bakarrik erabiltzen. Adobek egin duen ikerketa baten arabera, gazteen ia bi herenek TikTok erabiltzen dute informazioa bilatzeko eta dagoeneko asko dira aplikazio hau Googleren aurretik erabiltzen dutenak.
Gazteek beraiek aitortzen dute TikTok dela mendekotasun handiena duen sare soziala. TikTok bilaketa-tresna gisa duen arrakastaren zati bat da sarean informazioa bilatzen duten gazteek esperientziei eta kontu pertsonalei ematen dietela lehentasuna, beste argitalpen generiko eta heterogeneoagoen gainetik.
Adobek egin duen azterlanak agerian uzten du gazteek Interneten informazioa bilatzeko duten modua aldatzen ari dela. Izan ere, TikTok ez ezik, ChatGPT bezalako tresnak ere erabiltzen ari dira gazteak bilaketak egiteko.