UPV/EHUko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa saileko Waleska Sigüenzak eta Alaitz Artabek egindako ikerketa baten arabera, pertsonek osasun-zerbitzu publikoen inguruan dituzten lehentasunak desberdinak dira eskualdeen artean. Ikerketan jasotako emaitzen arabera, lurraldeen arabera lehentasunak ezberdinak izateaz gain, badira lurralde beraren barruan lehentasun horiek aldatzen dituzten zenbait faktore sozioekonomiko, hala nola, errenta eta hezkuntza-maila.
Adibidez, ikerketan ikusi ahal izan dutenez, pertsona baten errenta zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da osasun publikoan aztertutako zenbait alderditan hobekuntzak egiteagatik ordaintzeko prestutasuna. Unibertsitate-ikasketak dituzten herritarrak, berriz, prestutasun handiago izango lukete osasun-zerbitzu publikoak hobetzeko gehiago ordaintzeko.
Edozein-osasun sistematan pertsona erabiltzaileen lehentasunak ezagutzea oso garrantzitsua da arreta-zerbitzu ezberdinen inguruko politikak eta inbertsio-erabakiak hartzeko. Eskualdeen artean alde nabariak daudenez gero, egileek, eraginkortasun-arrazoiengatik, osasun publikoko politiken kudeaketa deszentralizatzea gomendatzen dute.