“Bilbao Metal, Pop-rock” erakustaldiaren 36. edizioa

Bilborockek abuztuan hartuko dituen 16 kontzertuetarako musikariak aurtengo lehiaketan parte hartu duten 111 talde eta artistetatik aukeratuak izan dira

“Bilbao Metal, Pop-Rock” erakustaldiaren 36. edizioaren barruan Bilborock Aretoak 16 kontzertu hartuko ditu abuztuaren 19tik 26ra bitartean. Egunero bi kontzertu izango dira estilo posible guztietatik edaten duten taldeen eskutik: elektro pop, hip hop, rap eta swing, blues rock, indie pop edo punk. Abuztuan jendaurrean jotzeko aukera izango duten talde horiek aurtengo lehiaketan parte hartu duten 111 talde eta bakarlarien artean aukeratuak izan dira. Era berean, azpimarratzeko da bertan izango diren taldeetan emakumeen presentzia nagusi izango dela. Zehazki, 16 taldeetatik 7k emakumezko taldekideren bat dute.

Ildo berean, euskararen presentzia ere garrantzitsua izango da. Horrela, bost taldek euskara erabiltzen duten beren letretan.

Jatorriari dagokionez, 5 talde Bilbotarrak dira, 2 Ezkerraldekoak (Barakaldo), 4 Eskuinaldekoak (2 Getxokoak, 1 Gorlizekoa eta 1 Plentziakoa), 2 Gernikakoak eta talde bana Galdakaokoa, Lemoako eta Bermeokoa.

16 kontzertu

Aurtengo edizioari hasiera emango dion kontzertua abuztuaren 19an izango da. Lehen kontzertu horretan Pablo Ríos eta M&A Swing Machine arituko dira. Hurrengo egunean, abuztuak 20, Laztana Laztana eta Noa Cliff-en txanda izango da. Abuztuaren 21ean Hip Hop eta Rap doinuak nagusituko dira Cártel Filarmónico eta Xatiroren eskutik. 22an, berriz, Gonzalo Portugal Band-ek eta Duobite-k Blues Rock eta Indi Grunge Rock doinuak eramango dituzte.

Abuztuaren 23an Gildas eta Los Retumbes taldeen txanda izango da eta 24an Zelanda eta Supercremalleras-ena. Erakustaldiaren azken aurreko kontzertuan doinu gogorragoak nagusituko dira Calathea eta Bullets of Misery taldeekin. Eta aurtengo edizioari amaiera emango dioten taldeak Lazka eta Elizabeltz izango dira.

2023ko deialdiari 111 talde eta artistak erantzun diote. Ehunekoen arabera, %47 Bilboko formazioak dira, eta gainerakoak, %53, Bizkaiko Lurralde Historikoko gainerako lurraldeetan bizi dira. Bestalde, izena eman duten talde guztietatik 38k euskara erabiltzen dute hitz egiteko, eta, guztira, 31k emakumeak dituzte euren taldeetan.