GazteChange2023 ekimenaren bosgarren edizioa

Ekitaldia San Mames futbol zelaiaren Sala Norte aretoan izango da, eta nerabeek eta gazteek parte hartzeko duten eskubidea sustatzea izango du helburu.

Azaroaren 17an, ostiralean, GazteChange2023 ekimenaren bosgarren edizioa ospatuko da Bilbon. Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatutako ekitaldia da, eta Euskadin haur, nerabe eta gazteek parte hartzeko duten eskubidea sustatzea du helburu. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaiaren Sala Norte aretoan, Athletic Fundazioak utzitako espazioan.

GazteChange2023 ekimenak ahotsa eman, entzun eta gazteek parte hartzeko duten eskubidea sustatzeko gune bat eskaini nahi du. Izan ere, gaur egungo nerabe eta gazteek erronka asko dituzte aurretik, gizartea gaur egun bizitzen ari den aldaketa handiak direla eta, hala nola, gatazka belikoak, klima-aldaketa, eta sare sozialen bidez proiektatzen den irudiak hartu duen garrantziaren ondorioz jasaten duten presioa. Horregatik, GazteChange aukera ona da erronka horiei ahotsa emateko, aldaketa horiek bizitzen ari diren gazteen eskutik.

Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, doako zazpi hitzaldi egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, gaurkotasuneko gairen inguruan. Gainera, Arima Dantza Eskolaren eta Haizea Roldán eta Ainara Alonso abeslarien ekitaldiak tartekatuko dira, topaketari giro aparta emateko.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza duen ekitaldi honek abian jarri zen 2019an. Aurtengo edizioak gazteen erronkak hartuko ditu hizpide.

Ekitaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da www.eitb.eus webgunean eta EITBren YouTube kanalean.

Zortzi gazteen egunerokotasuna

“Gazterronkak” barruan, GazteChange2023an zortzi gaztek egunero aurre egin behar dieten erronkei buruz hitz egingo dute:

  • Miriam Lujua: “Artista izatea eta antsietatea edukitzea”. Arlo artistikoaren eta, aldi berean, antsietatea izatearen arteko ibilbide partekatuaz hitz egingo du. Nola eragin dion eta maila pertsonalean eta profesionalean antsietateak bere bizitza osora ez hedatzeko erremintak nola barneratzen joan den azalduko du.
  • Dafne González: “Arraila, gorputzean”. 11 urtez Elikadura-portaeraren nahasmendua (TCA) jasatea nolakoa den eta uzten dituen ondorioekin hobetzen joatean nola sentitzen den azalduko du.
  • Inazio Nieva: “Erronka barneratzaileak gure egungo gizartearentzat”. Bere ikuspuntutik azalduko ditu gizartea inklusiboagoa izateko zein diren erronkak.
  • Yevheniia Shekhovtsova eta Yuliya Shalapko: “Bizitza gerraren aurretik eta ostean”. Gazte hauek Ukrainan gerratea hasi aurretik zuten bizitzaz, Espainiara etortzeaz eta Bilboko bizitzaz hitz egingo dute. Halaber, haien esperientzia pertsonala, eta gerran aurre egin behar izan zizkieten erronkak konttatuko dituzte.
  • Inés Van Herckenrode: “Gaur egun ekiteko 3 erronka”. Ekintzailetza munduaren erronkei buruzko enpresari gazte baten ikuspuntua. Ekintzailetza beste begirada batekin ikusten lagunduko duen hitzaldia.
  • Adei López: “Ingurumen liderrak eratzen: Gazteen funtsezko betekizuna jasangarritasunean”. Gazteen jasangarritasunaren alde egitea gero eta garrantzitsuagoa dela azalduko du. Belaunaldi berriek gero eta barneratuago dute gizarte-aurrerabidearen aldeko gazteen konpromisoa, eta Agenda 2030ek ezartzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzea ezinbestez eragiten du horrek.
  • Dani Vivian: “Bidaia”. Futbol jokalaria Athletic Fundazioaren eskutik itxiko du ekitaldia. Athletic Clubeko jokalariak prozesu bateko une guztiak garrantzitsuak direla azalduko du.