Mosulen berreraikuntza mantsoa irudietan

Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinak Irakeko Mosul hirian gerrak utzitako suntsiketari eta hutsuneari buruzko argazki erakusketa bat aurkeztu du

Irakeko iparraldean den Mosul hiriak oihartzun handia izan zuen hedabideetan 2014ko ekainean, Estatu Islamikoak hiria bereganatu zuenean. Mosul exekuzioen, jazarpenen eta ondarearen suntsipenaren epizentroa izan zen gerran. 2015ean hiria askatu zuten arren, hiria erortzeko zorian jarraitzen du, berreraikitzeko zain.

Begoña Zubero argazkilari bilbotarraren objektiboak Mosulen suntsiketa, hondakinak eta hutsunea jaso ditu eta lan artistiko horren emaitza datorren maiatzaren 5era arte Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean izango den “NEEEV. Ez da exotikoa, hil ala bizikoa da” izenburua duen erakusketan ikus daiteke. Erakusketak berreraikuntza mantsoan dagoen hiri baten ikuspegia eskaintzen du, hondakin, adreilu eta hondeamakinak kaleetan dituen hiria; hondakinen artetik agertzen diren burdinekin; apenas jenderik gabe, baina dendetan kartelak dituena, eguneroko bizitzaren erakusgarri. 

2018. urtearen amaieran, Zuberok bi hilabeteko egoitza artistikoa egin zuen Iraken, Moving Artist Foundation-en babesarekin. Bertan egindako proiektuen artean daude ‘M/D (Mosul Demolición)’, “NEEEV. Ez da exotikoa, hil ala bizikoa daerakusketa eragin duena. Erakusketa Palermoko Fondazione Sant Élia-n, Erromako Museo de Trastevere-n, Cataniako Fondazione La Verde La Malfa-n (2022) edo Kordobako Mesedeetako Jauregian egon da ikusgai.

Begoña Zubero (Bilbo, 1962) hainbat generotan ibili da bere ibilbidean zehar, bere hiri-espazioen eta natura hilen argazki errealistatik hasi eta argazki subjektiboaren abstrakzioarekin esperimentatu arte.