Gerraren historiak Gervasio Sánchezen ikuspegitik

Fotokazetariaren ‘Indarkeria, Emakumeak, Gerra’ erakusketa Bilboko hainbat Udaltegitan ikusi ahal izango da martxoaren amaiera bitartean

Gervasio Sánchezen argazkiek gerretako biktima zibilen historiak erreibindikatzen dituzte, eta gerrak amaitzen direnean, gatazkak bukatzen ez direla erakusten dute. Martxoaren amaierara arte Bilboko hainbat Udaltegitan ikusgai izango den ‘Indarkeria, Emakumeak, Gerra’ erakusketak amaitu gabeko horrelako 40 historiatan ardazten da. Erakusketa osatzen duten argazkiek gatazka armatuetan emakumeek jasan behar izaten dituzten indarkeria ereduak erakusten dituzte. Irudi horietan islatzen diren historiek nabarmentzen dute bakea lortzeko eta indarkeria amaitzeko ezinbestekoa dela genero-ikuspegia aplikatzea nazioarteko gatazkei irtenbideak bilatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko.

Erakusketa

Erakusketa datorren otsailaren 13tik aurrera izango da ikusgai Begoñako Udaltegian. Otsailaren 15etik 28ra bitartean, berriz, Abandoko Udaltegian izango da eta martxoaren 2tik 31ra bitartean San Ignazio-Ibarrekolanda udaltegian.

Fotokazetariak parte hartuko du, Dani Alvarez eta Mikel Reparazekin batera, “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloaren barruan Bidebarrietako Liburutegian izango den  ‘La guerra no es un espectáculo’ izenburua duen solasaldian

Erakusketaren berri emateko, datorren otsailaren 14an Gervasio Sánchez bera Bilbon izango da Bidebarrieta Kulturguneko “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloaren barruan. Fotokazetariarekin batera Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariak izango dira ‘La guerra no es un espectáculo’ izenburua duen hitzaldian. Horrez gain, otsailaren 15ean Sánchez Abandoko Udaltegian izango da bere erakusketara bisita gidatua eskaintzeko.