Lehortzen ari den itsasoa

Aral itsasoa Kazakhstan eta Uzbekistaneko Karakalpakia eskualde autonomo artean dago. Duela zenbait hamarkada, Aral itsasoa munduko laugarren lakurik handiena zen (66.000 kilometro koadro, Irlandaren azaleraren antzekoa) baina, gaur egun, bere azaleraren 3/4 galdu eta geratzen den beste laurdenean urean den gatz kopurua bost aldiz biderkatu da.

Baina zer dela eta lehortzen ari da Aral itsasoa? Pasa den mendearen erdialdean, Sobietar Batasunaren garaian, bertako agintariek Uzbekistan eta Kazakhstaneko kotoi landaketak sustatzeko apustua egin zuten. Horretarako, Aral elikatzen zuten Amu Darya eta Syr Darya ibaietako ura hartzen hasi ziren. Erabaki hori gaur egun planetak azaltzen duen hondamendi ekologiko handienaren lehen pausua izan zen.

Landaketa intentsiboaren aldeko apustu hori zela eta, Amu Daria ibaiaren uraren heren bat hartzen zuen kanala eraiki zen. 80ko hamarkadarako, lakura iristen zen ura 20 urte lehenago iristen zen uraren % 10 baino ez zen eta, ondorioz, Aral itsasoa lehortzen hasi zen.

Gaur egun, Aral itsasoak jatorriz hartzen zuen azaleraren erdia soilik hartzen du eta bere bolumena laurden batera murriztu da. Ingurunean ziren urtegi eta hezeguneen % 95 basamortu bilakatu dira eta deltetan ziren 50 laku baino gehiago, 60.000 hektareako azalerarekin, lehortu egin dira.

1980ko hamarkadarako, lakura iristen zen ura 20 urte lehenago iristen zen uraren % 10 besterik ez zen eta, ondorioz, Aral itsasoa lehortzen hasi zen.

1963an, Aral Itsasoaren azalera 66.100 kilometro koadrokoa zen eta, bataz beste, hamasei metroko sakonera zuen, gehieneko sakonera 68 metrotakoa zelarik. Urte horretan, urean zen gatz kopurua % 1ekoa zen. 1987an, Aral itsasoko itsas hondoko 27.000 kilometro koadro lur lehor bilakatu ziren, itsasoaren bolumenaren % 60 galdu egin zen, bere sakonera 14 metrotan murriztu zen eta gatz kontzentrazioa bikoiztu egin zen. Murrizketa erritmo horretan, Aral Itsasoa guztiz desagertuta egongo da 2020 urterako.