2016rako Interneten izango den informazio kopurua orain den informazioa baino lau aldiz handiagoa izango omen da Cisco Visual Networking Indexek argitaratzen duen urteroko txostenaren arabera. Datu honen arabera, aipatu urterako Interneten izango den informazio kopurua 1,3 Zettabytera iritsiko da. Tamaina horretara iristeko, Interneten den informazio kopuruak, urtero, bataz beste, %29an hazi beharko du.
Estatuaren kasuan, hazkunde hau nabariagoa izango dela aurreikusten da.
Aipatu txostenaren arabera, 2016rako 18.900 milioi gailu konektatuta egongo dira Sarera mundu mailan, hots, 2,5 gailu pertsona bakoitzeko. Gaur egun, 10.300 gailu konektatuta daudela uste da. Estatuari dagokionez, 2016rako 258 milioi gailu konektatuta izango direla aurreikusten da (5,1 gaili biztanle bakoitzeko). Gaur egun, 135 milioi gailu konektatuta daude sarera estatu mailan (2,8 gailu biztanle bakoitzeko).
Ikerketa beraren arabera, 4 urte barru munduan 3.400 milioi internet erabiltzaile izango dira, hau da, planetako biztanleriaren ia erdia. Gaur egun, 2.000 milioi poertsona inguru dute sarerako sarbidea (populazioaren %28a).
Erabiltzaile kopuruan ezezik, konexio abiaduran ere hazkunde nabaria emango dela aurreikusten da. 2016rako konexio abiadura gaur egungoa baino lau aldiz azkarragoa izango dela uste da, 9Mbpsetatik 35 Mbpsetara hain zuzen ere.