© Shutterstock.com

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin den azterlan batean egiaztatu ahal izan denez, Bizkaian bat-bateko heriotza kardiakoa izan duten gazteen artean drogen ezohiko presentzia altua detektatu da. Azterlan horretan ondorioztatu denez, drogen eragina horrelako heriotzetan betiko faktore kardiobaskularrena edo aurretiaz diagnostikatutako arazo kardiobaskularrena baino handiagoa litzateke. 

Aipatu azterlana 1991 eta 2016 artean Bizkaian horrelako heriotza izan duten 15 eta 35 urte bitarteko gazteen kasuetan oinarritu da. Guztira, 204 pertsonaren bat-bateko heriotza kardiakoaren kasuak aztertu dira. Aztertutako pertsona guztiek bat-bateko heriotza ez-bortitza izan zuten, eta berehala edo sintomak azaldu eta hurrengo sei orduren barruan hil ziren.

Heriotza kardiakoa izan zuten kasuen % 48an hil aurreko orduetan substantzia kardiotoxikoren bat kontsumitu zela egiaztatu da. Gehien detektatu den substantzia alkohola izan da (% 12) eta legez kanpoko drogei dagokienez, ikertutako kasuen % 14an aurkitu dira horrelako kontsumoak

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.