Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok liburuak eta ikus-entzunezko materialak maileguan hartzeko eta itzultzeko autozerbitzu automatizatu bat jarri du martxan. Estatu mailan parekorik ez duen zerbitzu berria Kulturen Atarian kokatuta dago eta bere helburua da zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta, aldi berean, jendeari funts bibliografikoa gerturatzea.
Zerbitzua Mediatekarako sarbidearen ondoan kokatuta dago, baina Mediatekak duena baino ordutegi zabalagoa du. Zerbitzua zabalik izango da asteko egun guztietan zentroa zabalik den bitartean.
Sistema berriak, lehen fase honetan, hiru kutxatilategi modulu izango ditu, kutxatilategi bana egin daitekeen operazio bakoitzeko. Pantaila baten bidez erabiltzaileen identifikazioa egiten da. Materiala online erreserba daiteke Mediatekaren webgunearen bidez. Eskaera prest dagoenean erabiltzaileak mezu bat jasoko du bere bila joan dadin. Sistema berriak maileguan hartutako materiala bueltatzeko aukera ere ematen du Mediatekatik pasatu behar izan gabe.