Gezurra bada ere, oraindik ere bikote askorentzat koitorik gabe ez dago sexurik. Antza denez, txikitatik jaso izan dugun sexu-hezkuntzaren ondorioz koitoa da sexu harremanetako protagonista ia bakarra.
Zalantzarik gabe, koitoa sexu harremanetako protagonista nagusietako bat da, baina ez bakarra. Emakumezkoen kasuan, adibidez, gozamen handiagoa lortzen ohi da klitorisaren kitzikapenaren bidez koitoaren bidez baino. Beraz, garbi dago koitorik gabe badela sexua; are gehiago, izan badira, bikotekide bientzat gustoko izan daitezkeen beste hainbat sexu praktika. Hauetako bat, adibidez, masturbazioa bera izan daiteke. Hasierako joko erotikoak elkarren artean masturbatuz amaitzeak plazer handia eragin ohi du.