‘Bira Nafarroan Barna’ programak 16 talderen kontzertuak eskainiko ditu

Programaren bigarren edizioa bi txandatan banatuko da. Lehena martxoaren 24an hasiko da eta bigarrena udazkenean izango da.

Hamasei musika talde eta bakarlari arituko dira Nafarroako 26 udalerritan Bira Nafarroan Barna egitasmoaren barruan. Aurtengoa Nafarroako Kultura eta Kirol Departamentuak , NICDO enpresa publikoaren eskutik, antolatzen duen programaren bigarren edizioa izango da. Programaren xedea da sortuberri diren Nafarroako talde eta artistei zuzenean jotzeko aukera eskaintzea.

Aurtengo ediziorako programazio bi ataletan banatuko da. Lehenengo etapa udaberrian garatuko da eta hil honen 24an hasi eta maiatzaren 28ra bitartean luzatuko da. Bigarren etapa, aldiz, udazkenean izango; irailaren 17tik azaroaren 12ra bitartean, hain zuzen ere. Programaren barruan egiten diren emanaldietarako sarrerak bost euroren truke eros daitezke Udal bakoitzak horretarako egokitutako kanalen bidez.

Aurreko edizioan bezala, egitasmoan parte hartuko duten musikariak www.navarralivemusic.com web gunean izena eman duten hainbat talderen artean hautatuak izan dira. Aukeratuak izan diren artisten artean oso musika estilo ezberdinak aurki daitezke: punk-rock, folk, pop, flamenkoa… Hautatuak izan diren talde eta artisten zerrenda emanaldiren bat izan nahi zuten toki entitateetara pasatu zaie eta horiek aukeratu dute zein talde arituko den beren udalerrietan.

Emanaldiak

Bira Nafarroan Barna egitasmoaren programazio honako hau da:

  • Katanga Dub: Viana (martxoak 24) eta San Adrián (urriak 7).
  • Jolis Muñoz: Cintruénigo (apirilak 1) eta Noain (urriak 15).
  • Jo & Swissnknife: Los Arcos (apirilak 9) eta Uharte (maiatzak 6).
  • Xtasy: Fustiñana (apirilak 30).
  • Lilo: Irurtzun (maiatzak 13) eta Valtierra (maiatzak 21).
  • Gussy: Zangoza (maiatzak 28) eta Faltzes (urriak 1).
  • La Furia: Agoitz (irailak 17) eta Etxarri Aranatz (azaroak 12).
  • Fría Jane: Murchante (irailak 18).
  • The Lio: Lodosa (irailak 24).
  • Pilgrim´s: Castejón (urriak 8) eta Zizur Nagusia (urriak 14).
  • Timbakada: Ribaforada (urriak 8) eta Azagra (azaroak 6).
  • Estitxu: Lizarra (urriak 21) eta Aranguren (Azaroak 5).
  • Edu Errea Band: Lesaka (urriak 22).
  • Bastardix: Berriozar (urriak 29) eta Bera (azaroak 5).
  • Bourbon Kings: Atarrabia (azaroak 4)
  • ExNovios: Antsoain (azaroak 11).